Ernesto Baca. Florencio Varelan, Buenos Airesko probintzian jaio zen 1969. urtean, 1997. urtean, Zine eta Bideo Errealizazio karrera amaituko du
CIEVYC-ean. Zine-zuzendaria da eta irakasle gisa lan egingo du Argentinako hainbat Unibertsitatetan. Ernesto Bacak film luze esperimentalak, fikziokoak eta dokumentalak filmatu ditu eta tokiko nahiz nazioarteko onarpenak jaso.
Cabeza de palo (2002) film luzeak BAFICI, Locarno eta Bartzelonako Alternativa bezalako jaialdi askotan hartu du parte. 2005. urtean, Samoa film esperimentala amaitu zuen, Buenos Airesko Kultura Fondoaren irabazlea. Halaber, “Nuevo Cine Argentino” erakusketako zine esperimentalaren ataleko komisarioa izan zen Amsterdamgo Rialto zinean eta epailea Nyongo Jaialdiko Regards Neuf atalean (Vision du Reel). 2007an Semen bideoinstalazioa aurkeztu zuen Mar del Platako Jaialdian. Música para astronautas pelikulak, Super 8mm-tan osorik filmatuak, 2010eko Punto de Vista jaialdian hartu zuen parte.