Argazkilaritza: Aleksandar Petkovic, Predrag Popovic
35 mm. Kolor eta Zuri-beltzean
Txori bat al da? Hegazkin bat? Makavejev-en domeinua da! Hezibide sexualeko komedia - eta askatasunaren benetako lurraldera begirako leihoa, non Wilhelm Reich-en 1933ko Faszismoaren masa psikologia liburuak (AEBko agintariek 50eko hamarkadaren amaieran erre zuten liburu hori) shock terapiako irudiak ezagutzen dituen, tente dagoen zakil baten igeltsuzko molde bat... Makavejev-ek, harrituta WRk bai mendebaldean, bai ekialdean eragindako "izugarrizko gorrota" zela eta, honela ikusi zuen bere filma: "proba zinematografiko bat, kontzientzia totalitario baterako".
Vogelek pelikula honi buruz dio Film as a Subversive Art liburuan: "Jugoslaviar komedia politikoa, guztiz barregarria eta erotikoa, sexua askapenerako inperatibo ideologiko gisa proposatzen duena; nazioarteko iraultzaile klase berri baten lan probokatzaile eta oparoa, sortzen dena ideia anarko-komunistetatik, antiestalinismotik, Estatu Batuetako Hirugarren Kontzientziatik eta Wilheim Reichen erradikalismo sexual eta politikotik”.
Eskubideen titularrak ez du utzi aurkezpen digitalik Festival Scopen.