Lampedusako La playa del conejo duela gutxi bozkatu dute TriAdvisor-en munduko hondartzarik onenaren gisara. Mediterraneoko irla hau Italiako eta Tunisiako kosten artean dago, eta gaur egun immigrazioak bizi duen zorigaitzaren punturik tragikoena ere bada. Off-eko ahots ironiko batek oporretako paradisu baten kontrasteak zerrendatu eta irudiek duten hats poetikoa galdu gabe ironia ikaragarri horri aurre egiten dio. Paradisu horretan bizi dira itsasontzien hilerria, abandonatutako objektu pertsonalak eta haien atzetik aldendutako bizitzak, kontinente zaharraren deriba geldiezina sinbolizatzeko balio berria hartzen dutenak. Erronka: etorkinen film bat egitea haiek agerian jarri gabe.
Estreinaldia Espainian