Emakume Kurduen Askapenerako Mugimendua genero hierarkiak eta hierarkia ekologikoak aldatzen ibili da Ekialde Ertain osoan. Film zirraragarri eta adarkatu hau Kurdistango mendialdean filmatua dago, Siriako iparraldeko emakumeentzako herrixka batean eta Libanoko Beqaa haraneko nekazarien komunitate batean; Marwa Arsanios-ek estrategia formal harrigarriak erabili ditu –soinua eta irudia bereizten ditu maiz–, Rojava-ko iraultzaren erdian emakumeen talde autonomoek lurrak aldarrikatzeko egindako ahaleginak eta mugimenduaren eragina arakatzeko.
Marwa Arsanios
Marwa Arsanios artista, zinemagilea eta ikertzailea da. Ikerketa lankidetzaren bitartez egiten du eta diziplinarteko moduan lan egitea izaten du helburu. Naziogintzaren estetika miatzen du, baita horrek lanaren, kontsumoaren eta gorputzaren esperientzia korapilatuetan duen eragina ere. Azken aldian bakarkako erakusketak egin ditu, besteak beste, aurkezpenak honako hauetan: Hammer Projects, Los Angeles (2016); Witte de With, Rotterdam (2016); Kunsthalle Lissabon, Lisboa (2015); eta Art in General, New York (2015). Bestalde, 98weeks elkartearen sortzailea da; elkartearen egoitza Beiruten dago, eta hiriko proiektuetarako gune eta elkarte artistiko honek ikergaia aldatzen du 98 aste bakoitzeko.