16 mm-tik egindako transferentzia digitala. Zuri-beltzean. Soinurik gabe
Elurpeko soroen eta kostalde gordin baten artean ebakiak egin bitartean, Jonasek antzezleei erreparatzen die, haizeak astintzen duen paisaia ezatsegin batean zehar mugitzen direla. Filma 16 mm-an egin zen, soinurik gabe, zuri-beltzean, eta erritmo alderraia eta azeleratua erabiliz. Garai bateko zinea dakarkigu gogora, hartara. Edukiak, ordea, 60ko hamarkadako amaieran abian zen minimalismo soilaren esparruan kokatzen du filma.
Courtesy Electronic Arts Intermix (EAI), New York.