Brakhage-k 400 film egin zituen eta bere hainbat seme-alaben erditzeak ere filmatu zituen. Hau da horietako lehenengoa, Jane bere lehenengo emaztearekin eta etxean bertan filmatua. Munduaren jatorria inolako oztoporik gabe ospatzen duen haragi, odol eta urezko banketea.