Writing Poems at the End of the World

HerrialdeaCorea del Sur Año2024 Iraupena30 min. Proiekzio formatuaDCP Hizkuntzakoreera ZuzendaritzaWonwoo Kim

Munduko estreinaldia

 

Egunero munduaren ertzean gara. Mundua amaitzen denean, beste egun bat eta beste mundu bat hasten da. Egunek aspaldi galdu zuten haien arteko lotura: dagoeneko ez dago bihar edo atzorik, gaur zatikatuak baino ez. Zer da bidearen amaieran zati horien bitartez?

D-102, D-88, D-96, D-89… Film hau filmatutako poemez egina dago. Irudiz, soinuz eta hitzez osatutako poemez. Poema horietako bakoitzak aurretik daramatza D hizkia eta zenbaki bat. D hori day hitzaren lehen hizkia dela pentsa genezake. Poema bakoitza forma txiki batean zertutako egun bat balitz bezala. Izan daitezke bideo edo argazki zatiak, inskripzioak pantailan edo off-eko ahotsa, gizonak hilobi batean kantari edo mugikor pantaila bat itzaltzen. Denak du bere tokia; denak sorraraz dezake emozio bat. Poema bakoitza forma berri bat da, joko arau berri bat. Film zatiek elkarrekin baina libreki durundatzen dute, eta ez daukagu argi zer den zorizkoa eta zer nahitakoa. Zenbait menderen ostean, mundua amaitu ostean orrialdeak falta zaizkion poema bilduma oso aspaldiko bat aurkituko bagenu bezala da. Poema bakoitzaren aurreko zenbakiek ageri ez diren zenbakietan pentsatzera garamatzate. Falta diren poemak igartzen ditugu, igarotako egun galduak. Susmatzen dugu poema guztiak eginak egongo balira ere beste batzuk faltako liratekeela: egin gabeko poemak. Sentitzen dugu poemak izeberg baten punta baino ez direla, bizitakoaren izebergaren tontorra. Amaieran, azken poemaren aurre-aurretik, «D-1» idazkuna ageri da pantailan. Zenbaki hori, bata, ez da edozein zenbaki. Lehena edo azkena da. Jatorria edo amaiera. Eta hor filmak bere sintesia egiten du, sintesi posible ugarietako bat. Agertzen eta desagertzen ikusten ditugu irudi laburrak. Soinu erritmiko bat entzuten dugu, baina ez dakigu zerk sortzen duen. Hasiera batean ez dugu galdetu ere egiten nondik etor daitekeen, erritmoa egokia baita; eta erritmo bat egokia denean, ez ulertzeko askeago sentitzen gara. Izan ere, poema bat ez al da erritmoa, hein handi batean? Baina, azkenean, pelikulak soinuaren jatorria erakusten digu. Esku batek astintzen duen tuper batetik erortzen diren petalo lehorrak dira. Tuperra hutsik geratzen da. Film bat erakusten digunaz betetzen edo husten joaten den galde diezaiokegu geure buruari. Era berean, pentsa dezakegu ikusi eta entzun ditugun poemak forma hauskor baten atzean garai batean bizirik egondakoa gordetzen duten petalo lehorrak bezalakoak direla. Eta hemen gaudela gu, ikusleak, gal ez daitezen. Horiek kontu handiz biltzeko.

Pablo García Canga

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.