DCP
1954 ko urtarrilaren 24ean Mamaddi Jaunarenak itsasontzi bat hartu zuen Le Havretik New Yorkera. 22 urte besterik ez zituen eta informazio bakarra: non itxaron behar zion bere zerbitzuan izango zuen andreari. Bidaiak zazpi egun eta zazpi gau iraun zituen. Hau ipuin baten hasiera izan liteke. Edo, pelikula batena. Izan ere, Mamaddiren bidaia bera herriko zinean hasi zen, Ortzaizen, pantailatik atera, bizitza zeharkatu eta inoiz uzten ez duten irudiekin: Cadillac ederra, neska gaztea, zerua blu.