Estreinaldia Nafarroan
Oskar Alegriaren film berriaren estreinaldia Iruñean, nazioartean zein Estatuan sari garrantzitsuak jaso izan ondoren. «Bide ahaztu bat, kamera zahar bat eta Paolo izeneko astoa. Zinemagileak ibilbide poetiko bat egin du, beste garai bateko memoriatik gelditzen diren zatietan barrena. Bere super 8 kameraz hornituta, aitona-amonek Artazuko (Nafarroa) mendietan erabiltzen zituzten bidezidorretara itzuli da Alegria, jada ez den mundu baten oihartzunak erregistratzera.»