Francina Verdések kazetaritza ikasi zuen, eta komunikazioan eta gatazka armatuan espezialista da. Gaur egun, kazetari autonomo moduan lan egiten du erakundeen komunikazioaren arloan eta kultura-proiektuak hedatzen eta ekoizten. Kazetari moduan aritzeaz gain, dokumentalen zuzendari eta ekoizle independentea ere bada. Zinema dokumentalaren arloan 2007. urtean hasi zen, UAB unibertsitateko Dokumental Sortzaileko Masterra egiten hasi zenean. Han, bere lehen proiektu dokumentala egin zuen: Ja tornes a gravar. Senide baten heriotzari eta oroitzapenei buruzko film labur familiar eta intimoa da. Ekoizle moduan ere lan egin du zenbait dokumentaletan: El conserje (2009) – 2010. urteko Punto de Vista jaialdian parte hartu zuena -, Entre cirerers (2010) edo Sueñero (2012). Zuzendari moduan, zinema zuzena eta hurbila egiten du, eta, batik bat, gatazka-egoeretan, egoera intimo eta kolektiboan murgilduta dauden pertsonaiak irudikatzen ditu. Bere filmografian dokumental hauek ere dira aipatzekoak: Ja tornes a gravar (29 min, 2008), Coses rares que passaven abans (27 min, 2012) eta Teresa sin mar (60 min, 2012), bere lehen film luzea.