Aurreko ekitaldietan gertatu moduan, Punto de Vistak Gazteen epaimahaia izango du 2025eko otsailaren 24tik martxoaren 1era Iruñean egingo den jaialdiaren hemeretzigarren edizioan. Ireki da 18 eta 25 urte bitarteko gazteek izena emateko prozesua, Film onenari gazteen saria emateko filma aukeratzen parte hartzeko. Sari hori epaimahaiak berak emango du Iruñeko Baluarte auditorioan martxoaren 1ean egingo den Punto de Vistaren amaierako ekitaldian.
Gazteen epaimahaia 20 bat gaztek osatzen dute, eta Sail ofizialeko film guztiak ikusi beharko ditu. Gainera, epaimahaiko kideek jaialdiaren programazio guztia ikusteko akreditazio bat jasoko dute, eta Punto de Vistako taldeak gomendioen eta jaialdira hurbilduko diren partaideekin, akreditatuekin eta gonbidatuekin topaketen hautaketa bat diseinatuko du.
Azkenik, Punto de Vistak Gazteen Nafarroako Institutuarekin lankidetza mantenduko du, eta Nafarroako Europako Gazte Txartelaren programaren bidez, Europako edozein txokotan bizi diren bi titularri epaimahaiko kide izateko aukera emango zaie. Ekimenaren xehetasun eta baldintza guztiak hemen kontsulta daitezke.
Gazteen epaimahaiaren doako izen-ematea egin daiteke, urtarrilaren 31ra arte. Epea itxi ostean, Punto de Vistak hurrengo edizioko Gazteen epaimahaia osatuko duten profilak hautatuko ditu, eta izena eman duten pertsona guztiei jakinaraziko die.
Informazio gehiago hemen: info@puntodevistafestival.com.