Gazte Epaimahaia (18-25 urte)

Aurreko ekitaldietan gertatu moduan, Punto de Vistak Gazteen epaimahaia izango du 2024ko martxoaren 11tik 16ra Iruñean egingo den jaialdiaren hemezortzigarren edizioan. Ireki da 18 eta 25 urte bitarteko gazteek izena emateko prozesua, Film onenari gazteen saria emateko filma aukeratzen parte hartzeko. Sari hori epaimahaiak berak emango du Iruñeko Baluarte auditorioan martxoaren 16an egingo den Punto de Vistaren amaierako ekitaldian.

Gazteen epaimahaia 20 bat gaztek osatzen dute, eta Sail ofizialeko film guztiak ikusi beharko ditu. Gainera, epaimahaiko kideek jaialdiaren programazio guztia ikusteko akreditazio bat jasoko dute, eta Punto de Vistako taldeak gomendioen eta jaialdira hurbilduko diren partaideekin, akreditatuekin eta gonbidatuekin topaketen hautaketa bat diseinatuko du.

Azkenik, iazko partaidetzaren arrakasta ikusita, Punto de Vistak Gazteen Nafarroako Institutuarekin lankidetza mantenduko du, eta Nafarroako Europako Gazte Txartelaren programaren bidez, Europako edozein txokotan bizi diren bi titularri epaimahaiko kide izateko aukera emango zaie. Hautatuei ostatua ordaindu zaie jaialdiak iraun bitartean, baita jatorriko hiritik Iruñera egin beharreko joan-etorria ere. Ekimenaren xehetasun eta baldintza guztiak hemen kontsulta daitezke.

Gazteen epaimahaiaren doako izen-ematea egin daiteke, otsailaren 8ra arte (osteguna). Epea itxi ostean, Punto de Vistak hurrengo edizioko Gazteen epaimahaia osatuko duten profilak hautatuko ditu, eta izena eman duten pertsona guztiei jakinaraziko die.

Informazio gehiago hemen: info@puntodevistafestival.com.

Izena emateko epea 2024ko otsailaren 8a amaitu zen.
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.