Jaialdiak laugarrengoz antolatu du Moving Cinema Gazte Programatzaileak x Punto de Vista. 16 eta 22 urte bitarteko gazteei irekita dago, eta, esperientzia berezi horri esker, 12 partaidera arteko talde batek gertu-gertutik bizi ahal izanen du zinema jaialdi orotako funtsezko zereginetako bat: filmak programatu eta aurkezteko zeregina.
Patxi Burillo zinemagilearen laguntzarekin, X Films eta Termitas programekin lotutako zinemagileen zenbait film ikusi eta komentatuko dituzte gazte programatzaileek, eta saioa diseinatuko dute. Ondoren, taldeak berak aurkeztuko du saio hori jaialdian.
Izen ematea doakoa da, eskuragarria apirilaren 7ra arte jaialdiaren webgunean.
Ikusteko eta prestatzek saioak: apirilak 10, ostirala (17:30etatik 20:30etara), apirilak 11, larunbata (10:30etatik 13:30etara eta 15:30etatik 18:30etara) eta apirilak 12, igandea (10:30etatik 13:30etara).
Jendaurreko saioa apirilaren 24an, 20:00etan, Kondestable Civivoxen. Sarrerak eskuragarri martxoaren amaieratik aurrera www. puntodevistafestival. com helbidean. Luze gabe iragarriko dira jaialdiaren ostean egingo diren saioak.
Harremanetarako: zalantzak badituzu, idatzi produccion@puntodevistafestival.com helbidera.
Festival Punto de Vista-k Gazte Programatzaileen programaren zabaltze berri baterako deialdia ireki du, 2026ko irailetik 2027ko otsailera bitartean garatuko dena.
15 eta 19 urte bitarteko gazteek, zinemarekiko interesa izan eta aurretiko esperientziarik gabe, gure hirian egiten diren zinema-ziklo ezberdinen barruan saioak programatu eta aurkezteko aukera izango dute.
Horretarako, arduradunen laguntza eta aholkularitza izango dute, eta haiek gidatuko dituzte esperientzia osoan zehar.