La Zanfoña Producciones produkzio-etxeko zuzendari eta ekoizle exekutiboa da, eta aurretik errealizadore moduan lan egin du TVEn eta Tele-Expon (Expo 92). Filosofia eta Zinematografia ikasi zuen. Espainiako Zinema Akademiako kidea da.
Espainiako Zinema Akademiako kidea da. Besteak beste, 7 vírgenes (Alberto Rodríguez, 2005), Astronautas (Santi Amodeo, 2003), edo Embarcadero (Dani Cuberta y Óscar Clemente, 1999) filmak ekoiztu ditu.
Horrez gain, hainbat telebista-saiotako eta telebistako fikzio-saioetako ekoizle edota zuzendaria ere izan da. Irakasle moduan lan egin du eta hainbat argitalpenetan parte hartu du. Bestalde, Munduko Zinemaldi nagusietan ere izan da: Donostia, Berlin, Cannes, Venezia, Toronto, Karlovy-Vary, Tokio, Tesalonica, etab. Bere ekoizpen-lanek 40 sari baino gehiago irabazi dituzte Espainiatik kanpoko lehiaketetan, eta 80 herrialde baino gehiagotan saltzea lortu du. Ohikoa da telebistarako ekoizpen-lanetan eta kultura-ekitaldien antolakuntzan parte hartzea.