Greta Alfaro

Greta Alfaro Londresen bizi da, eta han ere lan egiten du. 2011. urtean Argazkiko MA batean graduatu zen Londresko Royal College of Art zentroan, 2001. urtean Valentziako Unibertsitate Politeknikoan Arte Ederretan lizentziatuta. Bere bideo-lanak Parisko Pompidou zentroan eman dituzte, Internationales París/Berlín/Madrid ekimenaren barruan. 2011. urtean Rotterdameko Nazioarteko Zinemaldiko atal ofizialean parte hartu zuen bere lanarekin.

Berak bakarrik egindako erakusketei dagokienez, hauek nabarmendu daitezke: A VeryCrafty and TrickyContrivance, Londresko Fish and Coal eraikinean, 2012; Invención, Andrea Paaschek antolatutakoa, Mexikoko Hiriko Museo Ex Teresa Arte Actual museoan, 2012; Elogio de la Bestia, Iruñako Huarte Arte Garaikideko Zentroan, 2010; In IctuOculi, Antonia Gaetak antolatuta, Lisboako Carpe Diem arte e pesquisa zentroan, 2009; eta Ricorrenza, Alba Braza Boïlsek antolatuta, Dryphoto arte contemporanea zentroan, Prato, Italia, 2008. Duela gutxi egindako erakusketa kolektiboen artean, hauek nabarmentzen dira: Whitechapel Open, Whitechapelgallery zentroan, Londres; Inanimate Beings. Inéditos Madrilgo La Casa Encendida, Drama; Baby, Drama, Kunsthaus Essen zentroan, Alemania; Bestes, Bestiaux et Bestioles Parisko Conciergerie-n eta Bloomberg New Contemporaries, Londresko ICA zentroan

Informazio gehiagorako: www.gretaalfaro.com

Greta Alfaro
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.