Ingurumen-jasangarritasuna

Alde batetik, jaialdia jakitun da pertsona, instituzio eta erakunde guztiok ingurumenaren jasangarritasunarekin konprometituta egon behar dugula. Klima-aldaketaren eta naturaren narriaduraren ondorioak gero eta nabarmenagoak dira. Giza jarduera guztiek dute eragina ingurumenean, eta guztion ardura da horretaz jabetzea eta gure esku dagoena egitea eragin horiek murrizteko. Punto de Vistan urteak daramatzagu hori hobetzeko lanean. Izan ere, Baluartek, gure egoitza nagusiak, % 100 energia berriztagarria kontsumitzen du, eta ingurumena kudeatzeko sistema du, urtero erakunde independenteek ikuskatzen dutena. Gainera, 2022an, gure inpaktu esanguratsuenak identifikatzen hasi ginen, ingurumen-sektoreko profesionalekin eskuz esku lan eginez inpaktu horiek murrizteko. Adibidez, jaialdira gonbidatutako pertsonak trenez garraiatzea lehenesten dugu, edo garraio publiko eta jasangarriaren aukerei buruzko informazioa ematen dugu, parte-hartzaileek eta publikoa, oro har, ahalik eta inpaktu txikiena eraginez mugi daitezen gure egoitzen artean. Gainera, jaialdirako materialen ekoizpena behar-beharrezkoa den horretara murriztu dugu, eta berrerabili ezin dugun guztia garbiguneetan behar bezala kudeatzen dela ziurtatzen dugu, hondakinak ezabatzeko. Tokiko ekonomia ere sustatzen dugu, hornitzaileekin eta tokiko establezimenduekin hainbat arlotan lankidetza-akordioak eginez.

Edizio honetan, jaialdiak beste urrats bat egin du ingurumenarekiko konpromiso horretan, ebaluazio-mekanismoak txertatuz eta jasangarritasun-politiken irismena zabalduz. Aurten, berrikuntza gisa, jaialdietarako Mrs. Greenfilm zigilua lortu nahi du jaialdiak, eta kanpoko erakunde independente batek (Tüv Sud) ikuskatutako jasangarritasun-planari jarraituko dio, ezarritako helburuak zenbateraino bete diren egiaztatzeko eta hobetzeko arloak detektatzeko. Era berean, balio-kate osora zabaldu da ikuspegi jasangarria, eta lehentasuna eman zaio jaialdiak definitutako ingurumen-irizpide orokorrak eta espezifikoak betetzen dituzten hornitzaileak hautatzeari. Zerbitzuen eta horniduren kontratazioa estandar horien arabera egin da, eta, hala, kudeaketa koherentea eta jasangarritasun-printzipioen araberakoa indartu da.

Ingurumen-jasangarritasuna
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.