Baluartek (Punto de Vistaren egoitza nagusia) duen Irisgarritasun Unibertsaleko Planari esker, 2023an abian jarria, jaialdiak lanean dihardu pertsona guztiek parte hartzeko aukera berdinak izan ditzaten.
Bertan, hainbat neurri ezarri dira irisgarritasuna alderdi guztietan hobetzeko:
1. Entzumen-irisgarritasuna
Entzumen-irisgarritasuna gorrentzat edo entzuteko zailtasunak dituztenentzat da, bai eta audifonoak edo inplante koklearrak erabiltzen dituztenentzat ere. Baluarten honako neurri hauek eskaintzen dira:
Punto de Vistan, eskuragarri izango dituzu Ganbera, Gola edo Bulevar aretoetan egiten diren saio guztietan.
Bibrazio-motxilak eta bukle magnetikoak erabiltzeko, saio bakoitzaren aurretik eskatu behar dira. Lehenago etortzea gomendatzen da.
2. Irisgarritasun fisikoa
Irisgarritasun fisikoa, batez ere, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat da, adibidez, aulki gurpildunak erabiltzen dituztenentzat edo taka-takak edo makuluak dituztenentzat. Baluarten, Ganbera aretoan eta eraikineko beste gune batzuetan komun eta igogailu egokituak daude. Aparkalekuan mugikortasun urriko pertsonen autoentzat erreserbatutako plazak aurkituko dituzu.
Horrela, desgaitasuna duten pertsonentzat lehenengo ilaretan erreserbatu ahal izango dira eserlekuak egoitzetan, bai eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzako berariazko plazak ere. Era berean, desgaitasun sentsoriala duten pertsonek ere eska ditzakete besaulkiak lehenengo ilaretan, beren esperientzia hobea izan dadin. Laguntzaileak doan sartu ahal izango dira.
3. Ikus-irisgarritasuna
Ikus-irisgarritasuna itsuentzat eta ikusmen urriko pertsonentzat da. Baluartek NaviLens teknologia du, ikusteko zailtasunak dituzten pertsonei seinaleekin laguntzeko.
NaviLens kodeak aurkituko dituzu Baluarteko hainbat puntutan, eta horiek esango dizute non zauden eta nola joan zaitezkeen hainbat lekutara; adibidez, sarrerako ateetara, leihatiletara, komunetara eta areto garrantzitsuenetara.
4. Deskontu-politika
Jaialdiak langabetuentzako deskontuak eskaintzen ditu, programaziora sarbidea errazteko asmoz. Sarrera horiek jaialdiko leihatiletan jaso beharko dira, enplegu-eskatzailearen txartela aurkeztuta.