Jaialdiaren ideiak

  • Punto de Vista jaialdiarentzat, dokumentala topagunea da.

    Ikusleak garen aldetik ikus-entzunezko objektu zehatz batekin eratzen dugun harreman subjektiboa da dokumentala. Beraz, dokumentala topalekua dela esan dezakegu.

  • Punto de Vista maila desberdinetan topaketak sortzeko espazioa da, gainditze eta berritze borondatearekin.

    Nafarroako Zine Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia (Punto de Vista), maila ugari uztartzen dituen topagunea da. Lehenengo eta behin, ikusle, zinemagile eta teorikoentzako esparrua da, dokumentalaren inguruan hitz egiteko erabiltzen dutena, bai eta ez-fikzioaren adierazpen mugakide eta heterodoxoen inguruan ere. Bigarrenik, topagune berezia eta tenporala da. Mundu osoko zine dokumentalak bat egingo duen toki bilakatu nahi du, urtez urte, Punto de Vista-k. Baina dokumentalaren iraganak eta etorkizunak elkarrizketa izateko eremua ere izan nahi du. Bertan, ez-fikziozko zinemagintzaren tradizio anitzak uztartuko dira, proposamen arriskatu eta berritzaileen bidez. Punto de Vista, beraz, dialogorako esparru gisa eratu da, non topaketa guztiak aurrera begirako borondate berritzailez egiten diren.

  • Punto de Vista jaialdiak proposamen arriskutsuak eta bilaketa-proposamenak egiten dituzten ikus-entzunezko sortzaileei arreta berezia eskaintzen die.

    Jaialdiak helburu ugari dituen arren, horien artean funtsezkoena da, proposamen arriskatu eta aurrerakoiak egiten dituzten egileen obrei erantzuna ematea; egile horien lana, izan ere, gizakiaren beraren eta horren bizi-baldintzen inguruko ezagutza-prozesuan oinarrituta dago, gizarte jakin batzuetako testuinguru historikoetan, betiere. Autore horiek errealitatearen inguruko gogoeta egiten dute, bai gauzatzen duten lanaren bidez, bai beraien proposamen formalen subjektuekin nahiz publikoarekin ezartzen duten harreman etikoaren bidez. Errealitatearen antzematea, eta errealitate hori ikus-entzunezkoen bidez adierazi edota pentsatzeko erabiltzen duten zinemagileen topagune izan nahi du Jaialdiak. Jaialdian, oro har, errealitatea ulertzeko ahalegina edota gogoeta helburu duten pelikula dokumentalak hartu dezakete parte.

  • Punto de Vistak errealizadoreek filmetako subjektuekin eta ikusleekin duten konpromiso etikoa baloratzen du.

    Punto de Vista-rentzat, dokumental-egileak nahitaezko konpromisoa izan behar du errealitatearekin eta, zentzu horretan, elkarrekin lotu behar ditu bere obrako subjektu eta ikusleak, ikus-entzunezko baliabideak erabilita, betiere.

  • Punto de Vista jaialdiaren atal ofizialak errealitatea ezagutzea eta adierazpen independentea ahalbidetzen ditu.

    Atal desberdinen bidez eta, batez ere, Nazioarteko lehiaketarekin, Punto de Vistak ez-fikzioa adierazpide benetan independente eta sozialki beharrezkoarekin lotzen dituzten pelikulen ezagutzak sustatu eta bultzatuko ditu.

  • Punto de Vista ez-fikziozko zinemaren ospakizuna da.

    Jaialdiak, azkenik, zinegileen eta ikusleen arteko topaketa ere lortu nahi du, pelikulek eskaintzen duten ezagutza-proposamenen bidez. Era berean, eztabaida eta gogoeta teorikoak sorraraztea izango da Jaialdiaren helburua. Laburbilduz, dokumentalaren eta ez-fikzioaren ospakizuna dela san genezake.

Jaialdiaren ideiak
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.