Jara Yáñez

Jara Yáñez Artearen Historian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Ondoren, bertan, Zinemaren Historian doktoretza egin zuen. Egun, Caimán Cuadernos de Cine aldizkariko erredaktorea da eta beste zenbait argitalpenekin lankidetzan dihardu, horien artean, Secuencias, L’Atalante eta Rinconete, Cervantes Institutukoa. 2012ra arte Documenta Madrid Jaialdiko Aholkularitza-Batzordeko kide izan da eta, 2011az geroztik, Alcalá de Henareseko Zinema Jaialdiko Hautaketa-Batzordeko kide da. La aritmética de la creación. Entrevistas con productores del cine español contemporáneo liburuaren egilea da (Luis L. Carrasco-ren kolaborazioarekin, Alcine, 2009) eta La medida de los tiempos. El cortometraje español en la década de 2000 (Alcine, 2010) liburukiaren argitaratzailea. Horretaz gain, Cine español para el nuevo siglo. La mirada contemporánea (Tesalónica, 2007) liburua ere koordinatu du. 2014an, haurrentzako Sin que tú lo sepas. Aprender en cualquier momento, en cualquier lugar zinema-zikloa ere antolatu zuen Sofia Erregina Museoarentzako eta kritika zinematografikoari buruzko ikastaroetako irakasle-lanetan ere aritzen da.

Jara Yáñez
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.