Jorge Tur zinemagilea eta Bartzelonako Universitat Autònoma Unibertsitateko Sormen Dokumentalaren Teoriako eta Praktikako Masterreko koordinatzailea da. Dime quién era Sanchicorrota izeneko bere filma Punto de Vista jaialdiko 2012ko X Films deialdiaren proiektu irabazlea izan zen. Beste lan batzuk ere egin ditu, horien artean, De función; Castillo; Si yo fuera tú, me gustarían los Cicatriz; Diario ruso eta Ja arriba el temps de remenar les cireres. Denbora asko ez dela, proiektuaren Idazkera modalitateari Garapen Zinematografikorako Funtsaren (Proimágenes Colombia) diru-laguntzak ematen dizkion batzordeko kide izan da. Bere hurrengo filma, oraindik muntaketa-fasean dagoena, Si la toma está bien, ¿para qué hacemos otra? deituko da.