Jorge Tur Moltó

Psikologian lizentziatu zen eta Dokumental Sortzialeko master bat egin zuen Bartzelonako Unibertsitateko Autonomoan (UAB). 2006. urtean De función zuzendu zuen masterraren barruan, eta zenbait sari irabazi zituen, hala nola Nazioarteko Dokumentalik onenaren 'Manoel de Oliveira' saria Portugalgo Curtas Vila Do Conde Nazioarteko Zinemaldian, edo Zuzendaritzarik onenaren Egile Berrien Saria Sitges Kataluniako Nazioarteko Zinemaldian. Ondoren egindako Castillo dokumentalarekin Epaimahaiaren Aipamen Berezia irabazi zuen Las Palmaseko Nazioarteko Zinemaldian. Horren ondoren, Si yo fuera tú, me gustarían los Cicatriz lanarekin epaimahaiaren aipamen berezia irabazi zuen Florentziako Dei Popoli zinemaldian, baita Diario Ruso, Ja arriba el temps de remenar les cireres eta Dime quién era Sanchicorrota lanekin ere. Azken film hori, X Films Proiektuaren barruan ekoiztutako filma da, eta hainbat jaialditan parte hartu du. Zuzendari-laguntzaile moduan ere lan egin du fikzioaren esparruan, eta ikus-entzunezko tailerraren koordinatzailea eta psikologia izan da Ospitale Psikiatriko batean. Gaur egun, UAB unibertsitateko Dokumental Sortzaileko masterraren irakaslea eta produkzio-koordinatzailea da.

Bere lanak nazioarteko beste zinemaldi batzuetan egon dira ikusgai: Visions Du Reél, Doclisboa, Taiwan International Documentary Festival, Bafici, Kassel Documentary Film and Video Festival, Tampere Film Festival edo Mar del Platako Zinemaldia. Estatuko hainbat zinemalditan ere eman dute: Kanaria Handiko Las Palmasko Nazioarteko Zinemaldia ('D-generación. Experiencias subterráneas de la no ficción española' zikloaren barruan), Alcine, In-edit - Bartzelonako Nazioarteko Zinema Dokumental eta Musikalaren Zinemaldia, Huescako zinemaldia edo Zinebi. Baita zenbait kultura-zentrotan ere, hala nola Cervantes Institutuetan, Dublinen, Pragan, Manchesterren edo Varsovian; Guatemalako, El Salvadorreko, Hondurasko eta Dominikar Errepublikako Espainiako Kultura Zentroetan eta Madrilgo Círculo de Bellas Artes zentroan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus-entzunezkoak hedatzen eta ikertzen dituen PLAT plataforman eskura dezakezue.

Jorge Tur Moltó
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.