Lois Patiñoren lanak dokumental esperimentalaren eta bideoartearen arteko nahasteak dira, eta, azken hiru urteetan, gizonaren eta paisaiaren arteko harremana landu du, kontenplazio-bilaketa eta bilaketa poetiko batean oinarrituz. Bere lanak arte-zentro ospetsuetan aurkeztu ditu, hala nola Centre Georges Pompidou , Sofia Erregina Museoa, Haus der Kulturen der Welt, CGAC, MARCO, Casa Encendida... eta zenbait zinemalditan: Media City Film Festival, Erromako Nazioarteko Zinemaldia, Rencontres Internationales París/Madrid/Berlín, Jihlava Film Festival, Documenta Madrid edo Las Palmasko zinemaldia. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean psikologia ikasi zuen, eta, zinema, Tai eskolan. Zinema-prestakuntza New Yorkeko NYFA zentroan egin zuen, eta Dokumental Sortzaileko masterra egin zuen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Bideo-sorkuntzari buruzko ikastaroak egin ditu Berlingo Universität der Künst unibertsitatean, eta zenbait tailer artista eta zinemagile askorekin: Joan Jonas, Donald Kuspit, Pedro Costa, Víctor Erice, José Luis Guerín edo Daniel Canogar. Mercedes Alvarezen Mercado de Futuros zuzendariaren bigarren film luzean laguntzaile moduan aritu da, eta Montaña en sombra (2012) lanaren zati bat Nafarroako Pirinioetan filmatu du. Lan hori, Erromako Zinemaldiko Cinema XXI. atalean estreinatu zuen. Bere azken filma, Costa da Morte (2013) film luzea Locarnoko zinemaldian estreinatu du, “Gaur egungo zinemagileak” atalean.
Informazio gehiagorako: www.loispatino.com