Luis Miñarro

Luis Miñarro Eddie Saeta ikus-entzunezko ekoizpen-konpainiako buruako da. Konpainia 1989. urtean abian jarri zen, eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzeaz gain beti arrakasta duten hainbat lan ekoiztu ditu. Guztietan, egile-zinema nagusi da. Esaterako, Albert Serraren El Cant Dels Ocells eta Lisandro Alonsoren Liverpool lanek Canneseko azken Zinemaldian parte hartu zuten, Zuzendarien Hamabostaldiaren barruan. Duela gutxi Christophe Farnarieren El Somni (2008) dokumentala estreinatu du eta Locarnoko Zinemaldian parte hartu zuen.

Hasieratik bere zinema-ikuspegia duten zuzendari gazteen aldeko apustua egin zuen. Isabel Coixeten Cosas que nunca te dije (1996) lanak Berlingo Zinemaldiko Panorama atalean parte hartu zuen. Gero, Marc Recharen Las Mans Buides (2003) filma Canneseko Zinemaldiko Un Certain Regard atalean eman zuten, eta Jose Luis Guerinen En la Ciudad de Sylvia (2007) filmak Veneziako Zinemaldiko Atal Ofizialean lehiatu zuen, eta kritikarien "Urrezko bisatoa" saria irabazi zuen.

Horrez gain, beste bi film ere zuzendu zituen 2009. urtean: Familystrip eta Blow Hor. Azkenik, beste film luze bat ere prestatzen ari da: Estrella fugaz.

Luis Miñarro
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.