Maider Fernández Iriarte (Donostia, 1988) hezitzailea eta zinemagilea da. Gizarte Hezkuntza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Telebistako eta zinemako errealizazioa ESCIVIn eta Sorkuntzako Dokumentalari buruzko masterra Universitat Pompeu Fabra unibertsitatean. Zinemarekin lotutako hezkuntza proiektuetan parte hartu izan du, hala nola Cinema en curs, eta Drac Màgic ikus-entzunezko kooperatibarekin ere jardun du. Las chicas de Pasaik kolektiboan parte hartu zuen. Jaialdi askotan saritu izan dituzte bere lanak: Mar del Plata, Málaga, Göteborg, Zinebi eta Gijón; eta arte zentroetan ere egon izan dira: DA2000, Institut Valencià d'Art Modern eta The Centre for Contemporary Arts (Glasgow). Bere lehen film luzea, "Las letras de Jordi", Donostia Zinemaldian estreinatu zen 2019. urtean, Zuzendari Berriak sailean, eta epaimahaiaren bi aipamen berezi izan zituen Alcances eta L'Alternativa jaialdietan.