María Zamora

Enpresa Zuzendaritzan lizentziatua da, eta Ikus-entzunezko ekoizpeneko masterra egin du Valentziako Unibertsitatean. Maria Zamora Avalon-en hasi zen lanean 2001eko urtarrilean. Gaur egun arte hainbat film labur ekoiztu ditu, hala nola Daniel Sanchez Arévalo, Natalia Mateo edo Nacho Ruiz-Capillas zuzendarienak, eta , David Planellen La vergüenza, Javier Rebolloren La mujer sin piano eta Mapa de León Siminiani Espainiako film luzeak. Bestalde, nazioarteko koprodukzio lanetan ere parte hartu du, hala nola Federico Veirojen "Acné" filmean.

Stefan Schmitzekin batera Avalon P.C. produkzio-etxea sortu zuen 2007. urtean, normalean Avalon D.A. produkzio-etxearen laguntza duena. Azken hori, zine independentea banatzen du eta FILMIN erakundeko kidea da.

Hasieratik film laburren munduaren aldeko apustua egin zuen, talentu berrien harrobi moduan, eta bere helburua lehen filmak sortzeko prozesuan laguntzea da, bai film laburretan bai luzeetan, fikziozkoak edo ez diren kontuan hartu gabe. Ziur dago ez dagoela ekoizteko formula bakarrik, ez eta zuzendari eta film berdinik ere. Une honetan, Beatriz Sanchisen Todos están muertos film luzea ekoizten ari da, eta haren La clase (2009ko Goya sarirako deitu zuten) eta Mi otra mitad (Berlinale 2010) film laburrak ere ekoiztu zituen.

María Zamora
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.