Marie-Pierre Duhamel txinerako eta zinemako graduduna da Parisko unibertsitateen, urtetan lan egin zuen dokumentalen aukeraketan eta banaketan Frantziako areto ez komertzialen kultur sarean; ondoren produkzio zuzendari gisa egin zuen lan La Sept / Arte katean; Pathé enpresan ere ekoizle lanetan aritua da. Komisario independente gisa, Locarnoko Zinema Jaialdiko programatzailea izan zen, eta geroago Veneziako Zinema Mostrako hautapen batzordeko kidea ere (2005-2014). Cinéma du Réel jaialdiko zuzendaria izan zen 2004tik 2008ra, eta lehiaketako sailerako komisarioa izan zen, bai eta atzera begirakoetan ere (Espainiako fizkioz kanpoko zinema, Omar Amiralay, Alexander Kluge, Romuald Karmakar, Lav Diaz eta Jim McBride, besteak beste). Gaur egun, komisario lanak betetzen ditu atzera begirakoetan, tailer tematikoetan eta omenaldietan ( La noche tiene muchos ojos , 2014an; Tributo a Amit Dutta , 2015ean), eta zinema arloko zenbait argitalpenetan idazten du Frantzian eta atzerrian; horrekin batera, pelikulen itzultzaile eta azpititulatzaile lanak ere egiten ditu, zinema dokumentalean eta fizkziokoan. Horrez gain, zinemako eta arteko zenbait eskolatako irakaslea da, Frantzian eta beste herrialde batzuetan, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatea barne. Marie-Pierre Duhamel artearen eta zinemako liburuen batzordeko kidea da Frantziako Letretako Zentro Nazionalean.