Marina Díaz López

Marina Díaz López Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta Unibertsitateko bereko Zinemaren historiako doktorea ere bada. Gaur egun, Madrilgo Instituto Cervantes erakundeko kultura-jardueren sailean lan egiten du zinemako eta ikus-entzunezkoen teknikari moduan. Han, gaztelaniazko zinemaren nazioarteko hedapenarekin eta kultura-hedapenarekin zerikusia duen kudeaketa-lana egiten du.

Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren "Zinematografia-azterketak eta ikus-entzunezko kultura" ikerketa-taldeko kidea da. Latinoamerikako zinemari buruzko bi liburu argitaratu ditu Alberto Elenarekin batera: Tierra en trance. El cine latinoamericano en 100 películas (Alianza Editorial, 1999) eta 24 Frames. Latin American Cinema (Wallflower Press, 2002). Bestalde, gaztelaniazko zinemaren historiari buruzko bibliografia luzea du, edizioko liburuetan eta aldizkari espezializatuetan.

Espainiako eta Latinoamerikako zinema-aldizkari batzuetan kolaboratzailea da, hala nola Secuencias. Revista de Historia del Cine (Maya/Madrilgo Unibertsitate Autonomoa), Studies in Hispanic Cinemas (Intellect Books) eta El ojo que piensa. Revista de cine iberoamericano (Guadalajarako unibertsitatea, Mexiko) eta Revista Área Abierta (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea).

Foto de Román Navarro

Marina Díaz López
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.