Mercedes Álvarez

Mercedes Álvarez bere jaioterrian (Aldealseñor, Soria) filmatu zuen bere lehen pelikula luzea, El cielo gira (2005); pelikulak nazioarteko sari asko eskuratu zituen: Tiger Award saria Rotterdamgo Jaialdian; Parisko Cinéma Du Réel Jaialdiko lehen saria; Nazioarteko Kritikaren Fipresci saria BAFICIn eta Epaimahaiaren, Ikusleen eta Pelikula Onenaren sariak Buenos Airesko Zinema Independentearen Jaialdian. Espainian, berriz, sari hauek jaso zituen: Película Revelación eta Mejor Montaje, Círculo De Escritores Cinematográficos; Mejor Dirección Novel eta Mejor Dirección Documental, Asamblea de Directores Cinematográficos Españoles (ADIRCE); eta Premio Ojo Crítico de Cine, Radio Nacional de España. Pelikula Frantzian, Portugalen, Holandan, Hego Amerikan eta Estatu Batuetan banatu da, eta 30 herrialde baino gehiagotan egin dira emanaldiak. Bere bigarren pelikula luzeak ( Mercado de futuros , 2011) Miradas Nuevas saria eskuratu du Visions du Réel Jaialdian (Nyon, Suotza), Epaimahaiaren Aipamen Berezia Buenos Airesko Zinema Independentearen Jaialdian, Dokumental Onenaren Saria Nantesko Jaialdian, eta Navaja de Oro Luis Buñuel, TVEk emana. 2013an Veneziako Biurtekoan, Kataluniako Pabilioian parte hartzeko aukeratu zuten, Françesc Torres artistarekin batera.

Mercedes Álvarez
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.