Montse Triola (Banyoles, 1974) produktorea eta performerra da. Lizentziaduna da Arte Dramatikoan, Institut del Teatre de Barcelonan. Theatre Practice masterra egin zuen (XX. mendeko ikusizko teoriei eta teoria performatiboei buruz), Erresuma Batuko Rose Bruford Collegen. Ingeles Filologia ikasi zuen, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2003an, Andergraun Films produkzio-etxe zinematografikoa eratu zuen, Albert Serrarekin, eta film luze hauek egin zituen: Honor de cavalleria (2006), El cant dels ocells (2008), zeinak Cannesko Jaialdiaren Quinzena de Realitzadors izenekoan estreinatu baitziren, Historia de mi muerte (Pardo d'Oro saria Locarnoko Jaialdian, 2013) eta La muerte de Luis XIV (Cannesko Jaialdirako aukeraketa ofiziala, 2016).