es | eu | en
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia
27.03-01.04.23
Pamplona
Iruña
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia

22.03.14-19
Pamplona
Iruña
hasiera  |  2022ko albisteak  |  Tupi or not tupi, kanibalismo etnografiko eta kulturala Punto de Vista Jaialdiaren ikuspegitik
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2010.12.21
Tupi or not tupi, kanibalismo etnografiko eta kulturala Punto de Vista Jaialdiaren ikuspegitik
Tupi or not tupi, kanibalismo etnografiko eta kulturala Punto de Vista Jaialdiaren ikuspegitik
Tigrero-ren argazkia
Punto de Vista Jaialdiko zazpigarren edizioko bigarren ziklo tematikoaren izenburua da “Tupi or not Tupi. Kanibaleak vanpiroaren kontra”, eta gaia kanibalismo kultural eta etnografikoa. Mugimendu hori herrialde kolonizatuetan sortu zen: kultura kolonialari buru egin zioten, ez hura baztertzea proposatuta, baizik kanibalizazio prozesuak sustatuz. Helburua zen bertakoarekin nahastutako kultura inbaditzailea xurgatzea, txegostea eta prozesatzea, “inbadituaren” biktimismoa alde batera utzi eta, harro, halabeharrez hibridoa izan behar zuen nortasun berri bat aldarrikatzea. Bultzada paradoxiko horren babesean sortutako zinema, liluragarriaz gain, kontraesankorra, irenstailea eta deserosoa da, eta ziklorako aukeratu ditugun filmek argi islatzen dute hori.

Punto de Vista Jaialdiko zazpigarren edizioko bigarren ziklo tematikoaren izenburua da “Tupi or not Tupi. Kanibaleak vanpiroaren kontra”, eta gaia kanibalismo kultural eta etnografikoa. Mugimendu hori herrialde kolonizatuetan sortu zen: kultura kolonialari buru egin zioten, ez hura baztertzea proposatuta, baizik kanibalizazio prozesuak sustatuz. Helburua zen bertakoarekin nahastutako kultura inbaditzailea xurgatzea, txegostea eta prozesatzea, “inbadituaren” biktimismoa alde batera utzi eta, harro, halabeharrez hibridoa izan behar zuen nortasun berri bat aldarrikatzea.  Bultzada paradoxiko horren babesean sortutako zinema, liluragarriaz gain, kontraesankorra, irenstailea eta deserosoa da, eta ziklorako aukeratu ditugun filmek argi islatzen dute hori.

Paradoxa kanibala Brasilen sortu zen, 1928an, Oswald Andraderen Manifestu Antropofagoa medio. Paradoxa hori mantendu eta garatu egin da, eta forma zoragarriak hartu ditu zinema errealistan, kulturen eta nortasunen arteko talka jorratu arren kanibalei buruzkoak ez diren pelikuletan, hain zuzen; era horretako film asko kanibalismo, banpirizazio eta antropofagia ariketak dira. Gainera, XXI. mendean, antropofagia prozesuak ez dira Brasilen bakarrik gertatzen, ezta Latinoamerikan bakarrik ere: planeta osoko kultur ekoizpenetan ageri dira, izaera kontraesankor, irenstaile, paradoxiko eta deserosoarekin. Horregatik daude zikloan nahastuta Estatu Batuetako, Australiako, Finlandiako, Frantziako, Kolonbiako eta Brasilgo lanak.

”Tupi or not tupi” zikloan kolonialismoa eta kulturen arteko harremana ohi ez bezalako moduan jorratzen duen zinema ezagutzeko hurbilketa historikoa egingo dugu. Hasteko, Espainian sekula jarri ez duten filma bat jarriko dugu: Arthur Omarren Triste Trópico (Brasil, 1974) dokumental faltsua. Film horretan, Omarrek Arthur Alves Nogueira doktorearen (1892-1946) biografia irudikatua kontatu zuen: doktorea Sorbonen lizentziatu zen medikuntzan; Picasso, Aragon, Eluard eta Bretonen abentura lagun izan zen; eta, Brasilera bueltatu ondoren, mesianismo indigenara aldatu zen.

Zikloan, beraz, pelikula hauek emango ditugu:

Chris Marker eta Alain Resnaisen Las estatuas también mueren (Frantzia, 1953), kolonialismoari buruzko lehen pelikuletako bat; Dennis O’Rourkeren Cannibal Tours, (Zeelanda Berria, 1988) film dibertigarria; Robin Anderson eta Bob Connolyren First Contact (Australia, 1982); Don Featherstoneren BabaKiueria (Australia, 1986); Mika Kaurismäkiren Tigrero (Finlandia, 1994); Arthur Omarren Triste Trópico (Brasil, 1974); Luis Ospina eta Carlos Mayoloren  Agarrando pueblo (Los vampiros de la miseria) (Kolonbia, 1977); Andrea Tonacciren Serras da desordem (Brasil, 2005); eta William Greavesen Symbiopsychotaxiplasm: Take One (Estatu Batuak, 1968).

 

itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural EspañolaPlan de Recuperación, Transformación y ResilienciaFinanciado por la Unión Europea. NexGenerationEU
Babesleak
Ayuntamiento de PamplonaCentro de Arte Contemporáneo de HuarteFundación Caja NavarraGoethe InstitutCanadá InternationalCasa ÁrabeCineteca MadridAsociación de Mujeres Cineastas y de Medios AudiovisualesInstitut FrançaisEmbajada de Portugal en MadridCamões - Instituto da Cooperação e da Língua Portugal
Partaidea
PantallaIberofestLa MestaThe Red Balloon
Kolaboratzailea
Filmoteca de Navarra
Museo Oteiza
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
Elías Querejeta Zine Eskola
Festival de Cine Africano FCAT
Festival Scope
Centre Cinématographique Marocain
Hotel Tres Reyes
Hotel Maisonave
Cineteca Bologna
The Film Foundation
World Cinema Project
Cinemateca Portuguesa
NAPAR
Radio 3
Golem
Filmoteca Española
Antartika
Jaialdiak Nafarroan
Punto de Vista
NIFF - Navarra International Film Festival
Navarra, tierra de cine
Ópera Prima
Skimetraje
CTL 59
#LabMeCrazy! Science Film Festival
Festival de Cine y Dentistas
Horror Online Art
FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)
FAN, Festival de Anime de Navarra
Lo que viene
Muestra de cine español
Filmmaking for social change
Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.