es | eu | en
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia
27.03-01.04.23
Pamplona
Iruña
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia

22.03.14-19
Pamplona
Iruña
hasiera  |  2022ko albisteak  |  Punto de Vista 2011-k, bana beste, iazkoan baino bi aldiz bisitari gehiago izan ditu
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2011.03.07
Punto de Vista 2011-k, bana beste, iazkoan baino bi aldiz bisitari gehiago izan ditu
Punto de Vista 2011-k, bana beste, iazkoan baino bi aldiz bisitari gehiago izan ditu
2011 honetan, egunero mila lagun baino gehiago erakarrita, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Jaialdiak iazkoan baino ia bi aldiz ikusle gehiago lortu ditu. Zinema-aretoak beterik, hainbat saiotako sarrera guztiak agorturik eta, batez beste, milatik gora lagun, egunero. Horra hor lehen emaitza. Horrenbestez, INAAC Fundazioaren bidez, Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Punto de Vista Zinema Jaialdiak arrakastaz itxi du zazpigarren edizioa; argi esan daiteke, beraz, jaialdia finkatu egin dela Iruñeko kultur egutegiaren barruan.

Zenbakiak guztiz adierazgarriak dira, aldaketa estrategikoa zekarren aurtengo edizioari dagokionez; aurtengo edizioa, izan ere, austeritatearen eskutik heldu zaigu, eta aurreko urteetako film kopuru bera zinema-areto gutxiagotan ematea izan da apustua - Saide Carlos III zinema-tokian eta Kondestablen-, eta bederatzi eguneko iraupena izan beharrean, seira murriztu dugu.  Hala ere, guztira, 6.106 ikusle joan dira Punto de Vista 2011 honetan zinema-aretoetara; iaz, aldiz, 5.236 izan ziren; 2009an, 4.353, eta, 2008an, 3.746. Beraz, hiru urtean, Punto de Vistak % 61 handitu du ikusle kopurua.

Bana beste, gainera, ikusle gehiago etorri dira egunero; ia bi aldiz ikusle gehiago, zehazki. Horrela, 2011 honetan, 1.017 ikusle izan ditugu; iazkoan, aldiz, 581; 2009an,eta 2008an, 416. Horretan, zalantzarik gabe eragina izan du Iruñeko jendeak aurtengoan Punto de Vistari eskaini dion harrera beroak. Izan ere, aurreko urteetan, ehunka zinemazale, kritikari eta egile hurbildu ziren Jaialdira, bai Espainiakoak, bai Europakoak nahiz Estatu Batuetakoak. Baina 2011 honetan, aretoak era askotako jendeaz bete dira, mukuru bete ere; hots, urteroko bisitariak, haietako asko gure jaialdiaren zale amorratuak, eta, horiez gain, iruindar asko eta Nafarroako beste alde batzuetatik etorritako jende aunitz ere bai. Jaialdiko zuzendari Josetxo Cerdánen hitzetan, “Iruñeak, azkenean, bere egin du jaialdia, eta jaialdiak, Iruña”. Punto de Vista, horrela, ikus-entzunezkoaren inguruko erreferentzia, topagunea eta gogoeta toki bilakatu da, eta hiriaren kultur sarearen muinean sartua da erabat.

Nabarmendu behar da, halaber, jaialdiak duen gaitasuna kulturaren inguruan, hilabete labur batean, jarduera ekonomikoa sortzeko, noiz eta otsailean, hau da, kultur eta gizarte izaerako ekitaldien goi-denboraldia urrun dagoenean. Horrela, Punto de Vista 2011-k ikus-entzunezko munduaren 211 profesional kreditatu ditu, bai eta 80 kazetari eta zinema-kritikari ere, haietatik 60 Espainiako beste eskualde batzuetatik edo atzerritik etorritakoak. Bisitariak, batez beste, hiru egunez izan dira jaialdian, eta Punto de Vista-k zuzenean 230 gau hartu ditu Iruñeko hiru hoteletan; horiei erantsi behar zaizkie Iruñeko erdiguneko hainbat hotel, hostal eta ostatutan banatuta egon diren bisitari aunitz, denek Punto de Vista-ra ostatu bila galdezka jo zutenak, eta jaialdiak aipatu establezimenduetara bideratutakoak.

Era berean, Punto de Vistari buruzko albiste asko agertu dira prentsan, irratian eta telebistan, pare bat astetan; 80 albiste baino gehiago, zehazki. Beraz, horrek esan nahi du Punto de Vistak ederki zabaltzen duela gure hiriaren irudia Sanferminez eta Donejakue bideaz haratago.  Esate baterako, besteak beste, Espainiako Telebistaren 2 kateko hainbat saiotan agertu da eta, era berean, estatu osoan diharduten egunkari batzuetako kultur gehigarrietan (adibidez, El Mundo, Público eta La Vanguardia); orobat, irrati eta telebista autonomiko batzuetako kultur saioetan (ETB edo Asturiasko Irrati Telebista), eta bestelako kultur eta kritika aldizkarietan ere bai; horrek guztiak, finean, beste era bateko jendearengana iristeko bidea ematen digu.
 

itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural EspañolaPlan de Recuperación, Transformación y ResilienciaFinanciado por la Unión Europea. NexGenerationEU
Babesleak
Ayuntamiento de PamplonaCentro de Arte Contemporáneo de HuarteFundación Caja NavarraGoethe InstitutCanadá InternationalCasa ÁrabeCineteca MadridAsociación de Mujeres Cineastas y de Medios AudiovisualesInstitut FrançaisEmbajada de Portugal en MadridCamões - Instituto da Cooperação e da Língua Portugal
Partaidea
PantallaIberofestLa MestaThe Red Balloon
Kolaboratzailea
Filmoteca de Navarra
Museo Oteiza
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
Elías Querejeta Zine Eskola
Festival de Cine Africano FCAT
Festival Scope
Centre Cinématographique Marocain
Hotel Tres Reyes
Hotel Maisonave
Cineteca Bologna
The Film Foundation
World Cinema Project
Cinemateca Portuguesa
NAPAR
Radio 3
Golem
Filmoteca Española
Antartika
Jaialdiak Nafarroan
Punto de Vista
NIFF - Navarra International Film Festival
Navarra, tierra de cine
Ópera Prima
Skimetraje
CTL 59
#LabMeCrazy! Science Film Festival
Festival de Cine y Dentistas
Horror Online Art
FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)
FAN, Festival de Anime de Navarra
Lo que viene
Muestra de cine español
Filmmaking for social change
Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.