es | eu | en
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia
27.03-01.04.23
Pamplona
Iruña
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia

22.03.14-19
Pamplona
Iruña
hasiera  |  2022ko albisteak  |  Punto de Vista zinemaldiaren zuzendariak Sitgeseko Zinemaldiaren Zuzendariaren aldeko gutuna sinatu du
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2011.03.11
Punto de Vista zinemaldiaren zuzendariak Sitgeseko Zinemaldiaren Zuzendariaren aldeko gutuna sinatu du
Punto de Vista zinemaldiaren zuzendariak Sitgeseko Zinemaldiaren Zuzendariaren aldeko gutuna sinatu du
Angel Sala
ADIERAZPENA Behean sinatzen dugunok, Espainiako zinematografia jaialdien zuzendariok, joan den asteburuan prentsan argitaratutako filtrazioaren ondotik, zera adierazi nahi dugu: harrituta gaudela Sitges Kataluniako Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendari Ángel Salaren aurka abiatutako ekinbide judizialarekin. 2010eko jaialdian batzuen ustez bortizkeria, pornografia eta haurren eskubideen aurkako edukiak erakusten dituen A Serbian Film pelikula helduei bakarrik zuzendutako emanaldietan proiektatzeagatik abiatu dute, hain zuzen ere.

Erantzukizuna kultur programatzaile bati eta ez eduki horien erantzule teorikoei (izatekotan, zuzendariari eta ekoizleei) egotzi izanak eragindako harridura nabarmentzeaz gainera, Ángel Salari babesa adierazi nahi diogu eta azken urtean film hori herrialde askotako zinema jaialdietan ikusi dutela gogorarazi nahi dugu: Brusela, Montreal, Londres, Oporto, Austin, San Frantzisko, Toronto, Sofia, Hanburgo, Helsinki, Puchon (Hego Korea), Ravenna eta Stockholmekoetan.
Bestalde, A Serbian Film munduko bi zinema merkatu entzutetsuenetan eman dute: Canneskoan eta Santa Monicako (Kalifornia) American Film Marketen. Eta, orain arte, inork ez du filmaren, filmaren arduradunen edo programatzaileen aurkako salaketa judizialik egin. Entzute handiko sariak irabazi dituela ere nabarmendu nahi dugu, esaterako, Montrealen irabazi zituen hiru sariak (Pelikula Onenaren Saria, Europako Pelikula Onenaren Urrezko Saria eta Pelikula Berritzaileenaren Saria); Oportoko Fantasporto Zinema Jaialdian (duela astebete eskas) irabazitako Publikoaren Saria; eta Serbiako FIPRESCI Zinemaldian jasotako Gidoi Onenaren Saria.
Era berean, Bartzelonako Fiskaltzaren jokabidea salatu nahi dugu. Izan ere, iraganekotzat jotzen genituen adierazpen askatasunaren eta kultur programazioaren aurkako zentsurazko traben garaiak gogorarazten dizkigu.
Sinatzaileak:
•    Javier Angulo (Valladolideko Zinema Jaialdia)
•    Josetxo Cerdán Los Arcos (Ikuspuntua / Iruñea)
•    José Luis Cienfuegos (Xixongo Zinema Jaialdia)
•    José Luis Rebordinos (Donostia Zinemaldia)
•    Carmelo Romero (Malagako Espainiako Zinema Jaialdia)
•    José Sánchez Montes (Granadako Zinema Jaialdia / Cines del Sur)
•    Claudio Utrera (Las Palmaseko Zinema Jaialdia)
•    Javier Martín Domínguez (Sevillako Zinema Jaialdia)
•    Eduardo Trías (Huelvako Zinema Jaialdia)
•    Josemi Beltrán (Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea)

itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural EspañolaPlan de Recuperación, Transformación y ResilienciaFinanciado por la Unión Europea. NexGenerationEU
Babesleak
Ayuntamiento de PamplonaCentro de Arte Contemporáneo de HuarteFundación Caja NavarraGoethe InstitutCanadá InternationalCasa ÁrabeCineteca MadridAsociación de Mujeres Cineastas y de Medios AudiovisualesInstitut FrançaisEmbajada de Portugal en MadridCamões - Instituto da Cooperação e da Língua Portugal
Partaidea
PantallaIberofestLa MestaThe Red Balloon
Kolaboratzailea
Filmoteca de Navarra
Museo Oteiza
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
Elías Querejeta Zine Eskola
Festival de Cine Africano FCAT
Festival Scope
Centre Cinématographique Marocain
Hotel Tres Reyes
Hotel Maisonave
Cineteca Bologna
The Film Foundation
World Cinema Project
Cinemateca Portuguesa
NAPAR
Radio 3
Golem
Filmoteca Española
Antartika
Jaialdiak Nafarroan
Punto de Vista
NIFF - Navarra International Film Festival
Navarra, tierra de cine
Ópera Prima
Skimetraje
CTL 59
#LabMeCrazy! Science Film Festival
Festival de Cine y Dentistas
Horror Online Art
FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)
FAN, Festival de Anime de Navarra
Lo que viene
Muestra de cine español
Filmmaking for social change
Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.