es | eu | en
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia
27.03-01.04.23
Pamplona
Iruña
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia

22.03.14-19
Pamplona
Iruña
hasiera  |  2022ko albisteak  |  Ignacio Agüero: izotzezko ametsak
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2013.10.31
Ignacio Agüero: izotzezko ametsak
Ignacio Agüero: izotzezko ametsak
Ignacio Agüero zinemagile bihurtutako arkitektoa da, arkitekto izatea ekidin ezin duena, zinemagile izateari uzteko borrokatzen duen bitartean. Borroka zaila baina emankorra. Como me da la gana aitorpen zintzoagoa da, 1985ean sinatzen duen filma; bertan, zuzendariz zuzendari zinema zergatik eta zertarako egiten duten galdetuz doa, baina ez du erantzun garbirik jasotzen eta Agüero berak ere ez daki zergatik egiten duen film-galdera hori. Arkitektoa denez, espazioa kasik bere proiektu guztietan sartzen da; batzuetan, Santiagoko auzo bat da desagertzen dena eta itsasoan galdutako azkena lurperatzen du Aquí se construye filmean; beste batzuetan, bertan bizi diren biztanlez baino oroitzapenez gehiago beteta dagoen herrixka bat La mamá de mi abuela le contó a mi abuela filmean eta, beste batzuetan, inorena ez den eta etxeko atearen atalaseak osatzen duen lurralde hori El otro día filmean. Zinemagile gisa, Ignacio Agüero-k zinemagilea desagertuko den eta filma bere kabuz eraikiko den filma lortzearekin amesten duela aitortzen du. Autoarkitektura, beraz. Soluzioa merkea bezain eraginkorra den gidoilaria, Azar deitua, lanean jartzen duenean iristen da. “Una película hecha sobre la gente que toca el timbre de mi casa” filmean, zinemagile txiletarrak bere etxeko atea jotzen duten guztiei bisita itzultzea erabakitzen du eta bi mundu azaltzea lortzen du, hots: barnekoa, argi apetatsuekin eta itzal sendoekin eta, kanpokoa, ahalik eta ondoen diseinatutako Santiagorena: nahi gabe.

Agüero-rena zinema militantea da, batzuetan, politika plano laburrean dela: No olvidar (1984) Loquén-eko labeetan desagertutako gorpuen altxatzeari buruzkoa, Pedro Meneses izenarekin sinatu zuena errepresalien beldur zelako; eta El diario de Agustín (2008), izugarrikerien urteetan El Mercurio editorialaren inplikazioari eta zigorgabetasunari eta gaur arteko haren isiltasunari buruzkoa; Film hori zentsuratua izan da eta Txileko telebista nazionalak ez du emititu. Demokraziaren zantzuak begiztatzen diren urteetan, Agüero-k bere zinema irekitzen du iraganeko itzaletatik ihes egiteko gauza ez dela. Politikak berriro ere hondoko kameo luzea edukiko du Cien niños esperando un tren (1988) filmean, zazpigarren artearen zezeltzeei berriro ere jarraipen zoragarria haurrentzako zinema-tailerraren bitartez, Agüero beraren irakasle izan zen Alicia Vegaren eskutik. Gorespena maisuari eta gorespena zinemari eta berriro ere izuaren urteetako hondo izoztailea; oraingo honetan, bere zigorgabetasuna estreinatuz. El diario de Agustín filmean elkarrizketatutako batek mantra antzeko batean honako hau aitortzen du: “Diktadurak guztia I-ZOZ-TU-TA, I-ZOZ-TU-TA” nahi zuen.

Eta hotzetik, oraingoan antartikokotik, Ignacio Agüero-k agian metafisikoena den filma dakarkigu: Sueños de hielo. Argudioa gertaera pozgarri bat da, Txilek Sevillako Erakusketa Unibertsalera itsasontzi batera igota izotzezko iceberg handia ekarri zuen Atlantikoko uretan zehar, harengan bere magia eta axolagabekeria azaltzeko. Bidaia poetikoa eta berriro ere politikoa, bere zinema osoa bezala. Espedizio horretako kiderik zentzuzkoenak, abizen poloniarra duenak, Papuzinsky sarjentuak, gezi bakarra jaurtitzen du ibilbide osoan zehar: “ikusten den guztia ez da sinetsi behar”. Bien bitartean, itsasontzia badoa eta bidaiak egiaztapen kimikorik zaharrena egiaztatzen du, hots, familiak izotzen errekuntza-prozesu berdina jarraituz urtzen direla. Agian, horregatik, ezinbestean horregatik soilik, gure amets guztiak izotzezkoak dira.

itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural EspañolaPlan de Recuperación, Transformación y ResilienciaFinanciado por la Unión Europea. NexGenerationEU
Babesleak
Ayuntamiento de PamplonaCentro de Arte Contemporáneo de HuarteFundación Caja NavarraGoethe InstitutCanadá InternationalCasa ÁrabeCineteca MadridAsociación de Mujeres Cineastas y de Medios AudiovisualesInstitut FrançaisEmbajada de Portugal en MadridCamões - Instituto da Cooperação e da Língua Portugal
Partaidea
PantallaIberofestLa MestaThe Red Balloon
Kolaboratzailea
Filmoteca de Navarra
Museo Oteiza
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
Elías Querejeta Zine Eskola
Festival de Cine Africano FCAT
Festival Scope
Centre Cinématographique Marocain
Hotel Tres Reyes
Hotel Maisonave
Cineteca Bologna
The Film Foundation
World Cinema Project
Cinemateca Portuguesa
NAPAR
Radio 3
Golem
Filmoteca Española
Antartika
Jaialdiak Nafarroan
Punto de Vista
NIFF - Navarra International Film Festival
Navarra, tierra de cine
Ópera Prima
Skimetraje
CTL 59
#LabMeCrazy! Science Film Festival
Festival de Cine y Dentistas
Horror Online Art
FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)
FAN, Festival de Anime de Navarra
Lo que viene
Muestra de cine español
Filmmaking for social change
Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.