es | eu | en
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia
22.03.14-19
Pamplona
Iruña
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia

22.03.14-19
Pamplona
Iruña
hasiera  |  2022ko albisteak  |  Punto de Vista jaialdiak nazioarteko zinema-mintegia egingo du 2014ko otsailaren 19tik 22ra
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2013.10.31
Punto de Vista jaialdiak nazioarteko zinema-mintegia egingo du 2014ko otsailaren 19tik 22ra
Punto de Vista jaialdiak nazioarteko zinema-mintegia egingo du 2014ko otsailaren 19tik 22ra
Iruñak otsailean hitzordu berria hartuko du fikziozkoa ez den zinemarekin. Punto de Vista jaialdiak mintegi bat eskainiko du Ignacio Agüero (Txile) eta Pema Tseden (Txina) zinemagileak protagonistak dituela; horiek Iruñan izango dira beren filmak aurkezteko, bertaratuekin eztabaidatzeko eta zinemari buruzko hausnarketa egiteko. Mintegian izena emateko epea datorren azaroaren 4an irekiko da.
Iruñak otsailean hitzordu berria hartuko du fikziozkoa ez den zinemarekin. Punto de Vista jaialdiak mintegi bat eskainiko du Ignacio Agüero (Txile) eta Pema Tseden (Txina) zinemagileak protagonistak dituela; horiek Iruñan izango dira beren filmak aurkezteko, bertaratuekin eztabaidatzeko eta zinemari buruzko hausnarketa egiteko. Mintegian izena emateko epea datorren azaroaren 4an irekiko da.
Mintegiak, 2014an jaialdirik eza ordezkatzeko antolatuak, irakaskuntzako eta filmak erakusteko topagune izan nahi du, jaialdiaren deialdi baten eta bestearen arteko zubitzat balioko duena. 2012an bezala, mintegiaren bigarren edizio honetan ere nazioarte-mailako bi zinemagile egongo dira, kasu honetan, Ignacio Agüero eta Pema Tseden, beren obra gure herrialdean kasik aurkeztu ez duten zuzendariak. Halaber, mintegiak horietako bakoitzaren atzera begirakoa aurkeztuko du.
Horretaz gain, hitzordu honetan zehar, Proyecto X Films ekimenaren edizio berri bat egingo da eta Francina Verdés-en proiektuaren 2013ko edizioaren baitan egindako filma aurkeztuko da. Proyecto X Films ekimenaren laugarren hitzordu honetan, azaleratzen ari ziren dokumentalista espainiarrei Nafarroan saiakera forman ikus-entzunezko sormenak egiteko aukera eskaintzeko 2010ean hasi zena, artista parte-hartzaileak Aitor Gametxo, Eloy Dominguez eta Mercedes Mangrane dira.
Amaiera gisa, otsailaren 22an, larunbata, amaiera-saioak espazio berri bat irekiko du, Punto de Vista jaialdiaren hurrengo edizioetan jarraipena izango duena: “Zinema pentsatu”. 2014an, programaren izenburua Snow Movies izango da eta elurrarekin zerikusia eta harenganako debozioa izango duten pieza-multzo bat bilduko du. Saioa Menchu Gutiérrez poeta espainiarrak zuzenduko du, gaur egungo saiakera-idazlerik eta idazlerik onenetarikoa eta Decir la nieve izeneko liburuaren egilea.
Plaza-kopurua mugatua da, 100 lagun, beraz, antolakuntzak zinema-eremuko eta ikus-entzunezko sormenen eremuko profesionalen eta unibertsitateko ikasleen eskariei emango die lehentasuna.
Izena emateko kuota 75 eurokoa izango da eta, hor, honako hauek sartzen dira: egiaztapena, katalogoa, bi master class, proiekzioetara sarrera, otsailaren 20, 21 eta 22ko kafea hartzeko tarteak eta otsailaren 20ko eta 21eko bazkariak. Horretaz gain, norbaitek otsailaren 22ko bazkarira ere joan nahiko balu, orduan, izena emateko kuota 90 eurokoa litzateke.

itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural EspañolaPlan de Recuperación, Transformación y ResilienciaFinanciado por la Unión Europea. NexGenerationEU
Babesleak
Ayuntamiento de PamplonaCentro de Arte Contemporáneo de HuarteFundación Caja Navarra
Partaidea
PantallaIberofestLa Mesta
Kolaboratzailea
Filmoteca de Navarra
Museo Oteiza
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
Elías Querejeta Zine Eskola
Festival de Cine Africano FCAT
Festival Scope
Hotel Tres Reyes
Hotel Maisonave
Jaialdiak Nafarroan
Punto de Vista
NIFF - Navarra International Film Festival
Navarra, tierra de cine
Ópera Prima
Skimetraje
CTL 59
#LabMeCrazy! Science Film Festival
Festival de Cine y Dentistas
Horror Online Art
FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)
FAN, Festival de Anime de Navarra
Lo que viene
Muestra de cine español
Filmmaking for social change
Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.