es | eu | en
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia
27.03-01.04.23
Pamplona
Iruña
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia

22.03.14-19
Pamplona
Iruña
hasiera  |  2022ko albisteak  |  Punto de Vista jaialdian Orson Wellesek Iparraldearen gainean egindako dokumentalak izango ditugu ikusgai, Chris Wertenbaker lagun dugula
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2014.12.15
Punto de Vista jaialdian Orson Wellesek Iparraldearen gainean egindako dokumentalak izango ditugu ikusgai, Chris Wertenbaker lagun dugula
Punto de Vista jaialdian Orson Wellesek Iparraldearen gainean egindako dokumentalak izango ditugu ikusgai, Chris Wertenbaker lagun dugula
Orson Welles eta Chris Wertenbaker.
Datorren urtean Orson Welles jaio zela ehun urte beteko dira. Horregatik, Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren 9. edizioan, gonbidatu berezi bat izango dugu: zuzendari estatubatuarrak Iparraldean egindako dokumentaletan gidari izan zuen haurra, hain zuzen ere; dokumental horiek 1955ean egin zituen, BBC kateko Around the world sailerako.

Datorren urtean Orson Welles jaio zela ehun urte beteko dira. Horregatik, Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren 9. edizioan (otsailaren 10ean hasi eta 15ean amaituko da), gonbidatu berezi bat izango dugu: zuzendari estatubatuarrak Iparraldean egindako dokumentaletan gidari izan zuen haurra, hain zuzen ere; dokumental horiek 1955ean egin zituen, BBC kateko Around the world sailerako. Chris Wertenbakerrek, 11 urteko mutiko ilehori eta begi argidunak, 11 urte zeuzkan garai hartan, eta Ziburun bizi zen, Donibane Lohitzune parean dagoen kostako herri txiki batean; hark egin zion lagun Kane hiritarra filmaren zuzendariari Atlantikoaren eta Pirinioen arteko mugan egin zuen bidaldian. Chris Wertenbaker New Yorken bizi da orain, eta handik etorriko zaigu, espresuki, Iruñean pelikulari buruzko hitzaldi bat ematera, Bernardo Atxaga idazle euskaldunarekin batera.

Orson Wellesek Iparraldeari buruz egindako dokumentalek Pays Basque I (The Basque Countries) eta Pays Basque II (La Pelote Basque) dute izena. Wellesek euskaldunen idiosinkrasia irudikatu zuen, Ziburuko arrantzale-herrixkako ohiturak eta tradizioak oinarri hartuta; izan ere, hilabete batzuk lehenago hildako Charles Wertenbaker lagunaren familiari bisita egiteko asmoarekin joan zen Ziburura. Charles Wertenbaker Time aldizkariko nazioarteko editore garrantzitsu bat izan zen; 1942an hasi zen lan horretan, eta Bidegain dorrean jarri zuen estudioa, Sokoa eta Ziburuko portu gaineko mendiaren tontorrean, euskal itsasgizonek badian baleak sartzen ote ziren ikusteko baliatzen zuten talaian. Charlesek asko maite zuen Iparraldea, eta semeak, Chrisek, oinordetzan hartu zuen sentimendu hori. Hala, Chrisek gidari-lanak egin zituen pelikulan: pilota-jokoaren, euskal dantzen eta mugako bizimoduaren sekretuak kontatu zizkion Orson Wellesi. Wellesek Dantxarinea eta Etxalarko usategiak aukeratu zituen, besteak beste, filmak grabatzeko. Halaber, Chris Wertenbakerren amari (hura ere kazetaria eta idazlea zen) elkarrizketa luze bat egin zion familiaren etxeko lorategian; Ainara etxea urtetan izan zuen familiak errentan hartuta, kostaldean zegoen, Maurice Ravelen jaiotetxetik oso gertu. 

Wellesi inguruko altxorrak erakutsi zizkion haurra loratutako gereziondoetan gora igota ageri da filmean, txikitako lagunekin, baita Haurrak ikas zazue abesten ere, eszena batean. Chrisek, handitan, neuroftalmologo gisa lan egin du New Yorken, eta musikazaletasunari eutsi dio: gaur egun Port O'Monkeys taldean gitarra jotzen du eta flamenkoa izugarri gustatzen zaio; gainera, ekialdeko hari-instrumentuetan aditua da.

Programa bikoitz honetan, beraz, aipatu bi dokumentalak jarriko ditugu, eta Orson Wellesek garai hartako Iparraldearen gainean zer iritzi zuen jakingo dugu; haren hitzetan, “eremu hartan elezahar ugari daude eta hizkuntza misteriotsu batez hitz egiten dute”.

itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural EspañolaPlan de Recuperación, Transformación y ResilienciaFinanciado por la Unión Europea. NexGenerationEU
Babesleak
Ayuntamiento de PamplonaCentro de Arte Contemporáneo de HuarteFundación Caja NavarraGoethe InstitutCanadá InternationalCasa ÁrabeCineteca MadridAsociación de Mujeres Cineastas y de Medios AudiovisualesInstitut FrançaisEmbajada de Portugal en MadridCamões - Instituto da Cooperação e da Língua Portugal
Partaidea
PantallaIberofestLa MestaThe Red Balloon
Kolaboratzailea
Filmoteca de Navarra
Museo Oteiza
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
Elías Querejeta Zine Eskola
Festival de Cine Africano FCAT
Festival Scope
Centre Cinématographique Marocain
Hotel Tres Reyes
Hotel Maisonave
Cineteca Bologna
The Film Foundation
World Cinema Project
Cinemateca Portuguesa
NAPAR
Radio 3
Golem
Filmoteca Española
Antartika
Jaialdiak Nafarroan
Punto de Vista
NIFF - Navarra International Film Festival
Navarra, tierra de cine
Ópera Prima
Skimetraje
CTL 59
#LabMeCrazy! Science Film Festival
Festival de Cine y Dentistas
Horror Online Art
FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)
FAN, Festival de Anime de Navarra
Lo que viene
Muestra de cine español
Filmmaking for social change
Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.