Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |  2021ko albisteak  |  Larriminez bizi den gizon baten erretratua, merkatu batean aurkitutako zinta batzuetan oinarriturik egina, Punto de Vistaren hurrengo FOKUan
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2016.10.25
Larriminez bizi den gizon baten erretratua, merkatu batean aurkitutako zinta batzuetan oinarriturik egina, Punto de Vistaren hurrengo FOKUan
Larriminez bizi den gizon baten erretratua, merkatu batean aurkitutako zinta batzuetan oinarriturik egina, Punto de Vistaren hurrengo FOKUan
Punto de Vistaren FOKU zikloko hurrengo saioan, De Van Waveren Tapes film dokumentala emanen da, Nafarroako Zinematekan, urriaren 27an, osteguna.

Film bat edo hura egiteko ideia eta gidoia edozein kukuso merkatutan salgai dagoen kutxa batean ere gorde daitezke. Horixe gertatu zitzaion eta gertatzen zaio Wim van der Aar zinemagile holandarrari; izan ere, istorio bilatzaile nekaezinen denez, gazte eta berde zen garaitik antzinako gauzen saltokiak bisitatzen ditu pasioz beterik, ahantzitako material filmatua edo harribitxi narratiboren bat aurkitzeko esperantzan (bilduak ditu ezezagun amateurren 5.000 film inguru). Kasu honetan, urrezko materiala aurkezten digu: guztira 60 ordutik gorako iraupena duten 29 zinta, kutxa batean sartuak; telefonozko elkarrizketa misteriotsu batzuk dira, pertsona berberak bere bizi osoan zehar eginak eta erregistratuak. Haiek erosi eta banan-banan aztertu ondotik, zinemagileak found footageko detektibe bati dagokion lana egiten du. Zinta horietako hariak jostea besterik ez zaio gelditzen, eta bilaketa lan horren emaitza izaki anonimo baten eta bere ingurunearen erretratua da: argi-ilunak dituen pertsonaia, telefonozko bere solasaldi guztiak erregistratzeko obsesioa duena. Hortik ateratzen den filmak larriminez bizi den gizon bat erakusten du, bere deiak grabatzen zituena beharbada espero izanik norbaitek (suerte izanez gero, zinemagile batek) noizbait aurkituko zituela bigarren eskuko gauzen merkatu galduren batean.

Film honetaz gainera, Wim van der Aar zinemagile holandarrak bi dokumental luze, All You Need Is Me (2016) eta Gabbers! (2013), eta Spotters (2014) film laburra zuzendu ditu.  

De Van Waveren Tapes (Holanda, 2012), 87 minutuko iraupenarekin, izanen da Punto de Vistaren FOKUko hurrengo saioaren ardatza; Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak ziklo hau programatzen du Zinematekarekin batera, mundu osoko gaur egungo ez-fikzioko filmak aurkezteko. Ziklo honen barrenean hilabetero emanaldi bat izaten da Nafarroako Zinematekan. 

Saio hau hurrengo urriaren 27an izanen da, ostegunarekin, 20:00etan, jatorrizko bertsioan (nederlanderaz), gaztelaniazko azpitituluekin; sarreraren prezioa 3 € izanen da.

itzuli

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
JAIALDIAK NAFARROAN
Punto de VistaNIFF - Navarra International Film FestivalNavarra, tierra de cineConecta FicciónÓpera PrimaSkimetrajeCTL 59#LabMeCrazy! Science Film FestivalFestival de Cine y DentistasHorror Online ArtFICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)FAN, Festival de Anime de NavarraLo que vieneMuestra de cine españolFilmmaking for social changeMuestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información