es | eu | en
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia
22.03.14-19
Pamplona
Iruña
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia

22.03.14-19
Pamplona
Iruña
hasiera  |  2022ko albisteak  |  Punto de Vista jaialdiak Jonathan Schwartz artistari eta haren lanari egingo die omenaldia bai atzera begirako baten bidez, bai argitalpen baten bidez
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2018.12.13
Punto de Vista jaialdiak Jonathan Schwartz artistari eta haren lanari egingo die omenaldia bai atzera begirako baten bidez, bai argitalpen baten bidez
Punto de Vista jaialdiak Jonathan Schwartz artistari eta haren lanari egingo die omenaldia bai atzera begirako baten bidez, bai argitalpen baten bidez
Ambulante A.C.
Zinegile amerikarrari buruzko estreinako liburua izango da, eta ondoko hauen testuek osatuko dute, besteak beste: Erika Balsom, Max Goldberg, Michael Sicinski, Rebekah Rutkoff eta Deborah Stratman. (Argazkia Ambulante A.C.)

Ez-fikzioak berriro izango du lekua Punto de Vista jaialdian, 13. edizioan. Iruña nazioarteko ikus-entzunezko komunitatearen erdigunea izango da 2019ko martxoaren 11tik 19ra.   Jaialdia programaren lehen xehetasunen berri ematen hasi da eta edizio berriaren irudia ezagutarazi du.

 

Punto de Vista-ren programazioa zazpi atal handitan antolatuko da: Sekzio Ofiziala, mundu osotik inskribatutako 1.160 filmetatik aukeratutakoak bilduko dituena; Atzera Begirakoak, ez-fikzioaren ezinbesteko figurak jorratuko dituena; Dokbizia, aurreko edizioan sortutako ildo berria, diziplina desberdinetako artistak elkartuko dituena nork errealarekin harremanetan sartzeko modua partekatze aldera; Punto de Vista Labs, ezagutzen trukerako eta sormen kolektiborako espazioa; Foku Garaikideak saio monografikoak, zeinen bidez nazioarteko panoramaren zinegile nabarmenetako batzuengan jarriko baitu jomuga jaialdiak; Ekitaldi Bereziak, X Films, Pasaia Nafarroako eta Euskadiko zinegileen arteko topaketa eta Planetarioko film-zikloa programak, besteak beste, ekarriko dituztenak; eta, azkenik, Hezkuntza Programa, jaialdia ikusle berriengana irekiz hazten ari dena.

 

Punto de Vista jaialdiaren edizio honek bidaide izango duen irudia ere ezagutarazi da.  Aurten, ordea, ez dago irudi bakarra, ezta kartel bakarra ere. Baizik eta lau irudi eta lau kartel. Dani Sanchis artistak ikus-unibertso bat sortu du, non lau kartelek, batera, sendotasunez eratzen baitituzte zinearen identitatea, kontzeptua eta ikuspegi diziplinarteko, integratzaile eta moldakorra, jaialdiak ulertu eta helarazten duen moduan.

 

Programaziori buruz aurreratutako zehaztasunei dagokienez, nabarmendu behar da Jonathan Schwartz zinegile iparramerikarrari buruz izango dela Punto de Vista-ren argitalpena. Liburuaz gain, haren filmografia ere erakutsiko du jaialdiak Atzera Begirako batean. Irina Leimbacher komisario eta akademiko amerikarraren laguntzaz komisariatuko da. Omenaldi-ziklo bat izango da, zehazki, haren filmak eta hark hainbeste miresten zituen zinegileen film batzuk batuko dituena. Schwartz joan den urrian hil zen, 45 urte zituela, eta zine esperimentaleko errealizadorea izan zen. 20 film labur baino gehiago (16 mm) egin zituen hamarkada batean baino gehiagoan. “Miniaturak” esaten zien Schwartzek berak, eta film delikatu, jori eta kontenplaziozkoak dira, ikus- eta soinu-collagearen ideian oinarrituak. Punto de Vista-ren zuzendari artistiko Garbiñe Ortegak editatuko du liburua, eta ospe handiko idazle, akademiko eta zinegile ugariren ekarpenak izango ditu, hala nola Erika Balsom, Ben Rivers, Max Goldberg, Ben Russell, Michael Sicinski, Irina Leimbacher, Deborah Stratman, Jodie Mack eta Rebekah Rutkoff-ena. Hiru hizkuntzatan egongo da liburuaren edukia: gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz.

 

Rick Prelinger artxibozain, idazle, teoriko eta zinegile amerikar ospetsua izango da Punto de Vista Labs atalaren protagonistetako bat.  Bisitan zehar, sormen kolektiboko tailer bat emango du (“Zine parte-hartzailea: muntaketa algoritmoaren gainetik”), Uharteko Arte Garaikideko Zentroarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera. Hainbat saiotan, film luze dokumental bat egingo dute bertaratutakoek tokiko film-artxiboetatik abiatuta, eta jaialdiaren azken egunean aurkeztuko dute.   Horrela, parte-hartzaileek artxiboko materialak XXI. mendearen memoria aktibo gisa duen eginkizuna aztertuko dute; Lost Landscapes erabiliko dute horretarako, besteak beste, hots, Prelingerrek garatutako “esku-hartze historiko” sail bat. Halaber, berak komisariatutako bi programa aurkeztuko ditu zinegileak, eta masterclass bat eman ere, Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatearen lankidetzaz garatua Era digitalean eskura dauden material eta artxibo manipulagarri askoei buruz dagoen debatearen erdi-erdian dago Prelinger. Edonork doan erabiltzeko moduan jarri du milaka filmek osatutako bere bilduma handia, Internet Archive plataforma digitalean. Gai horiek programa horietan jorratuko dira, Prelingerrek bere bildumaren filmak erakutsiko dituela.

 

Punto de Vista Labs atalaren programazioaren barruan aurten egingo diren beste ekimenetako bat Museum of Clouds izango da Horrela, munduko arte-erakunde ospetsuenetako bati atxikiko zaio Punto de Vista, Londresko Tate Modern ikonikoari. 2018ko urrian inauguratu zuen ziklo hori, eta Iruña izango da proiektu ibiltari hori hartuko duen lehen egoitza mundu osoan.  Museum of Clouds programak profesional-hodei bat bilduko du; haien lanek aldatu egin dute panorama zinematografikoa azken hamarkadan. Hartara, nazioarteko komisariotzaren elkargune paregabe gisa planteatzen da ekimena.  Zinegileak, programatzaileak eta idazleak elkartu, eta beren filosofia, praktika eta lan-metodologiak esploratu eta partekatuko dituzte. 

 

Bukatzeko, jaialdiak iragarri du Hezkuntza Programa hazi nahi duela; aurreko edizioan abiatu zuen ikusle berriengana irekitze aldera. Izan ere, aurten, nabarmen handituko da, heziketa-jarduera gehiago izango baitira, batez ere haur eta gazteei zuzendutakoak. Ikus-entzunezkoak aintzat hartzeko eta haietaz sentikortzeko programa batzuen bidez ireki nahi dizkio ateak Punto de Vista-k bere komunitateari; horrela, nork inguruan duen errealitateari begiratzeko tresnak emango zaizkio publikoari, pentsamolde kritikoa garatzen lagunduko zaio eta balio horiek eramaile bilakatuko dira haren ingurunean. Hezkuntza Programak hauek guztiak barne hartuko ditu: “Izan litezkeen hiri guztiak” tailerra, Maider Fernández eta Aitor Gametxo zinegileek emana; “Activísimo!” tailerra, Iván Argote artista kolonbiarraren eskutik; “Haurrentzako zikloa”, haurrentzako animazioko eta zine dokumentaleko film laburrak bilduko dituena; “Goizeko eskola-saioak”, proiekzioak eskainiko dizkiena hiriko ikastetxeei; “Zehar-irudiak”, Arantza Santestebanek eta Mari Luiz Estebanek ekarria; eta, bukatzeko, “Taller Dràc Magic” zine dokumentalari eta genero-ikuspegiari buruzkoa, Batxilergo ikasleentzat, Bartzelonako Dràc Magic kolektiboaren eskutik.

 

Aurrerapen horiekin guztiekin batera, Dokbizia-rako argumentu-ildoaren zirriborroa egin da. Azken edizioan abiatu zen programazio-ildo hori; praktika desberdinetako artistak batzen dituen diziplinarteko topagunea da, errealarekin erlazionatzeko duten modua elkarri trukatzea helburu duena. Dokbizia-ren lehen urtean, "Eman iezadazue, bada, gorputz bat” izan zen gaia, eta, aurten, gorputzaren ildo kontzeptualetik atera gabe, hauxe izango da, Meredith Monk performer eta artistaren aipamen bat abiapuntu hartuta:  "Ahotsak ez du inoiz gezurrik esaten”. Baieztapen iradokitzaile eta probokatzaile horretatik abiatuta, Punto de Vista-k espazio bat aktibatzen du, non "ahotsa mundu gisa eta mundua zine gisa” ulertuko baita eta zinegileak, performerrak, teorikoak, soinu-artistak eta musikariak bilduko batira ondokoekin lotutako beren lanak partekatzeko: ahotsaren zolitasunak, (auto)entzuketa, bitartekaritza, itzulpengintza eta polifonia. Laster emango da ezagutzera zikloaren programazio osoa, proiekzioak, performance-hitzaldiak, irakurraldiak, kontzertuak eta soinu-interbentzio esperimentalak barne hartuko dituena, nazioartean ospe handia duten artistenak guzti-guztiak.   

 

Aurreko urteetan lankidetzak eta bazkideak bilatzeko hasitako lanak jarraitu egingo du 13. edizio honetan, programazioaren proposamenen osagarri. Punto de Vista-k sendotu eta areagotu egingo ditu aurreko edizioetan hainbat erakunderekin hasitako harremanak, hala nola Iruñeko Udala, Nafarroako Kutxa Fundazioa, Planetario, Nafarroako Filmoteka, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa edo Donostiako Elías Querejeta Zine Eskolarekin. Are, bidaide berriak aurkitu ditu: Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatea edo Estatuko zine-eskolekin lantzen ari diren proposamen bateratuak.

 

2019ko martxoaren 11tik 16ra, ez-fikzio zinematografikoak berriro du elkargunea Punto de Vista jaialdia.

 

BOLUNTARIOTZA ETA GAZTEEN EPAIMAHAIA

 

Punto de Vista-k jaialdian boluntario aritzeko eta Gazteen Epaimahaiko kidea izateko inskripzioetarako epea ireki du.  Bi proposamenetan interesa duten guztiek www.puntodevistafestival.com webgunean eman dezakete izena, otsailaren 15a eta 18a baino lehen, hurrenez hurren.

 

Punto de Vista-k boluntarioak nahi ditu antolakuntzan parte hartzeko, jarduera hauetan eta beste batzuetan aritzeko zehazki: aretoan laguntzea, talde teknikoari laguntzea, produkzioa koordinatzea, komunikazio-atalari laguntzea, bideo-taldeari eta argazkilari ofizialari laguntzea, gonbidatuei eta, oro har, ikusleei arreta ematea eta informazioa ematea.

 

Bestetik, Gazteen Epaimahaiko kidea izateko aukera ematen zaie 18 eta 25 urte bitartekoei aurten ere. Gazteen Saria Film Onenari emango dute.

itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural EspañolaPlan de Recuperación, Transformación y ResilienciaFinanciado por la Unión Europea. NexGenerationEU
Babesleak
Ayuntamiento de PamplonaCentro de Arte Contemporáneo de HuarteFundación Caja Navarra
Partaidea
PantallaIberofestLa Mesta
Kolaboratzailea
Filmoteca de Navarra
Museo Oteiza
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
Elías Querejeta Zine Eskola
Festival de Cine Africano FCAT
Festival Scope
Hotel Tres Reyes
Hotel Maisonave
Jaialdiak Nafarroan
Punto de Vista
NIFF - Navarra International Film Festival
Navarra, tierra de cine
Ópera Prima
Skimetraje
CTL 59
#LabMeCrazy! Science Film Festival
Festival de Cine y Dentistas
Horror Online Art
FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)
FAN, Festival de Anime de Navarra
Lo que viene
Muestra de cine español
Filmmaking for social change
Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.