es | eu | en
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia
22.03.14-19
Pamplona
Iruña
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia

22.03.14-19
Pamplona
Iruña
hasiera  |  2022ko albisteak  |  Punto de Vistak ez fikziozko zinemaren topaleku bihurtu du aurten ere Iruñea
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2019.03.22
Punto de Vistak ez fikziozko zinemaren topaleku bihurtu du aurten ere Iruñea
Punto de Vistak ez fikziozko zinemaren topaleku bihurtu du aurten ere Iruñea
Jaialdian ez fikziozko zineman jarduten duten mundu osoko profesionalak eta ikasleak bildu dira; aurten, inoiz baino gehiago.

Punto de Vistaren 13. edizioa joan den martxoaren 16an amaitu zen. Astebetez sorkuntza arriskatua izan da protagonista Nafarroako Gobernuaren Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak sustatu eta NICDOk antolatzen duen jaialdian eta, orain, jendearen erantzuna baloratzeko unea da.

Hasteko, aipatu beharra dago inoiz baino profesional eta ikasle akreditatu gehiagok parte hartu dutela jaialdian. Zinemagileak, irakasleak eta programatzaileak kontuan hartuta, 200 profesionaletik gora bildu dira Iruñean, Punto de Vistako egitaraua lehen eskutik ezagutzeko asmoz. Horien artean egon dira munduko instituzio garrantzitsuenetako akademikoak eta programatzaileak, hala nola Bernilalekoak, Locarnoko Zinema Jaialdikoak edo Washingtoneko National Gallery of Art-ekoak. Gainera, inoiz baino ikasle akreditatu gehiago bildu dira gurera aurten. Hainbat zinema eskolatako (ESCAC, Bartzelona; EQZE, Donostia; ECAM, Madril; Master LAV, Madril; edo Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) 150 ikasletik gora izan dira gurean, eta astebetez Punto de Vista izan da haien ikasketa gune; izan ere, Punto de Vista ohiko hitzordu bilakatu da jada Estatuko zinema eskola garrantzitsuenetarako. Eta horrek guztiak adierazten du jaialdia bide onetik doala, eta gero eta profesional gehiago ari dela erakartzen, Estatutik nahiz nazioartetik. Horrela bada, Iruñea ikus-entzunezko komunitatearen erreferentzia bihurtzen da astebetez, presentzia handiarekin.

Bestalde, aurtengo programazioa kontzentratu egin da saio kopuruari dagokionez, baina aurreko urtean baino ikusle gehiago izan ditugu. Hala, Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan bakarrik 5.500 bat ikusle bildu dira. 50 saiotik gora antolatu dira eta horietako zenbaitetan sarrerak agortu dira; besteak beste Jonathan Schwartzen atzera begirakoan, Niño de Elcheren “Los aires llevan mentiras” performancean, Jonas Mekasi egindako omenaldian, Xabier Erkiziaren soinuen zinemako saioan, Marie Losierren ostiraleko programan edo John Priceren azken filmei buruzko saioan. Baluarteaz gain egon dira egoitza gehiago ere, hala nola, Iruñeko Planetarioa, Huarteko Arte Garaikideko Zentroa, Nafarroako Filmoteka, Nafarroako Unibertsitatea, Civivox sarea, Civican edo Geltoki; horietan guztietan egin dira jaialdiko jarduerak.


INSTITUZIOEN ARTEKO SINERGIAK

Punto de Vistak sortutako konexioak eta sinergiak ere azpimarratzekoak dira. Jaialdiari esker Foru Komunitateak indartu egin ditu hainbat itun, tokiko mailan, nazio mailan, nahiz nazioartean. Horrela, Nafarroak kontaktu sare zabal bat ezarri ahal izan du Iruñeko eta beste hiri batzuetako ikastetxeekin elkartuta, hainbat instituziorekin batera lan eginda (Reina Sofía Museoa, CCCB, Espainiako Filmoteka edo CGAI) eta mundu mailako garrantzia duten entitateekin elkartuta (Londresko Tate Modern, Bruselako Cinematek edo Kanadako enbaxada Espainian), eta ziurrenik proiektu berriak erakarriko ditu horrek etorkizunean.


BERTAKO EGILEEN PRESENTZIA

Jaialdiaren 13. edizioko giltzarrietako bat bertako egileen presentzia izan da. Martxoaren 12an, asteartea, euskal eta nafar errealizadoreak izan ziren protagonista, Paisaia moduko programekin, eta forma estetikoarekin eta narrazioarekin esploratzen eta esperimentatzen duen zinema dokumentalaren esparruan hemen bertan egin diren lanik berrienez gozatzeko aukera izan genuen. Maddi Barber, Maria Elorza, Maider Fernández eta Jesús María Palacios izan ziren protagonistak. Gainera, jaialdian hainbat prestakuntza jarduera egin dira bertakoentzat. Azpimarratzekoak dira honako hauek: Rick Prelingerren tailerra, Huarteko Arte Garaikideko Zentroan egin zena eta jaialdiko azken egunean estreinatu zen “Lost Landscapes Pamplona” filma sortzeko bidea eman zuena; Planetarioan haurrentzat egindako proiekzioa; gazteentzako saioa Baluarten eta Filmotekan Jonás Truebaren “Quién Lo Impide” proiektuarekin; Iván Argotek haurrentzat egindako Activísimo! tailerrak; Aitor Gametxoren eta Maider Fernándezen “Todas las Ciudades Posibles”; eta NaparDocs bilera, non Nafarroako dokumentalistek eta ikusleek Clavna-k ekoizpenaren, zuzendaritzaren eta banaketaren inguruan antolatutako topaketan parte hartu ahal izan zuten.


OIHARTZUNA HEDABIDEETAN

Punto de Vistak estaldura mediatiko handia izan du eta, horri esker, Iruñea eta Nafarroa kulturaren erreferentzia izan dira Estatuan nahi nazioartean. Hala, jaialdiaren berri eman da Estatuko hedabide generalista nahiz espezializatuetan, bai eta gure mugez haraindiko argitalpenetan ere. Gainera, Punto de Vistak estaldura mediatiko handia lortu du lurraldeko egunkari, telebista, irrati eta hedabide digital nagusietan.

Amaitzeko, azpimarratzekoa da Radio 3 jaialdiaren hedabide ofiziala izan dela. Jaialdiaren eta Raio 3en arteko lotura hazi eta dibertsifikatu egin da aurten, Punto de Vistan irrati horretako programa gehiago egin direlako. Aurreko urteetan bezalaxe, El Séptimo Vicio irratsaioa Iruñean grabatu da baina, horrez gain, Radio 3en ikurretako bat den Tres en la Carretera irratsaioa ere Iruñetik egin da eta jaialdiak bere lekua izan du ere egunero milaka pertsona esnarazten dituen Hoy Empieza Todo irratsaioan.


GAZTE BOLUNTARIOAK ETA GAZTEEN EPAIMAHAIA

Aurten inoiz baino gazte gehiagok parte hartu dute aktiboki jaialdian, dela Gazteen Epaimahaian, dela boluntario gisa.

Lehenengo kasuan eta, aurten lehenengo aldiz, Punto de Vistak hautaketa bat egin behar izan zuen Gazteen Epaimahaia osatzeko, 50 eskaeratik gora jaso baitziren epaimahaikide izateko. Azkenean 18 urtetik 25era bitarteko 20 gaztek osatu zuten Gazteen Epaimahaia; Sail Ofizialeko film guztiak ikusi eta haien irizpideen arabera film onena aukeratu zuten. Los Ingrávidos kolektiboaren “The Sun Quartet, Part 2: San Juan River” aukeratu zuten, hain zuzen.

Amaitzeko, boluntario taldea 22 pertsonak osatu dute aurten, eta horiek guztiek Punto de Vistaren 13. edizioa errealitate bihurtzen lagundu dute.

itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural EspañolaPlan de Recuperación, Transformación y ResilienciaFinanciado por la Unión Europea. NexGenerationEU
Babesleak
Ayuntamiento de PamplonaCentro de Arte Contemporáneo de HuarteFundación Caja Navarra
Partaidea
PantallaIberofestLa Mesta
Kolaboratzailea
Filmoteca de Navarra
Museo Oteiza
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
Elías Querejeta Zine Eskola
Festival de Cine Africano FCAT
Festival Scope
Hotel Tres Reyes
Hotel Maisonave
Jaialdiak Nafarroan
Punto de Vista
NIFF - Navarra International Film Festival
Navarra, tierra de cine
Ópera Prima
Skimetraje
CTL 59
#LabMeCrazy! Science Film Festival
Festival de Cine y Dentistas
Horror Online Art
FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)
FAN, Festival de Anime de Navarra
Lo que viene
Muestra de cine español
Filmmaking for social change
Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.