es | eu | en
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia
27.03-01.04.23
Pamplona
Iruña
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia

22.03.14-19
Pamplona
Iruña
hasiera  |  2022ko albisteak  |  Zabalik jada Punto de Vista 14. Jaialdiaren sekzio ofizialera filmak inskribatzeko epea
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2019.07.01
Zabalik jada Punto de Vista 14. Jaialdiaren sekzio ofizialera filmak inskribatzeko epea
Zabalik jada Punto de Vista 14. Jaialdiaren sekzio ofizialera filmak inskribatzeko epea

Irailaren 15ean amaituko da Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdira filmak aurkezteko epea.

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak hamalaugarren edizioko sekzio ofizialera filmak aurkezteko epea ireki du. 2019ko irailaren 15ean amaituko da filmak inskribatzeko epea. Inskribatzeko formularioa jaialdiaren webgunean dago eskura.

2017ko abuztuaren 1etik aurrera egindako film dokumentalek har dezakete parte jaialdiaren sekzio ofizialean, edozein nazionalitatetakoak izanik ere. Ez dira onartuko ez fikziozko filmak, ez instituzionalak edo publizitatekoak, ezta erreportajeak edo zeharo kazetaritza-izaera duten lanak ere. Ez dago mugaketarik gaiei, iraupenari eta jatorrizko hizkuntzari dagokienez.

Inskripzioa doakoa da, eta jaialdiaren webgunean (www.puntodevistafestival.com) dagoen formularioaren bidez egin daiteke. (http://www.puntodevistafestival.com/eu/inscripcion_pelicula.asp)

Aukeratutako filmek jaialdiaren hamalaugarren edizioan parte hartuko dute; 2019ko martxoaren 2tik 7ra egingo da, Iruñean.

HAUTAKETA-BATZORDEA

Punto de Vista 2019 jaialdiaren sekzio ofizialaren hautaketa-batzordea jaialdiaren zuzendaritza artistikoak eta zinema dokumentaleko adituek osatuko dute. Abenduan zehar emango ditu ezagutzera aukeratutako filmak. Batzordearen helburua lanak jaialdiari berezko zaizkien kalitate- eta sormen-ideia eta ildoen arabera aukeratzea izango da:

  • Dokumentala topagunea da.
  • Punto de Vista maila desberdinetan topaketak sortzeko espazioa da, gero eta hobeagoa izateko asmoz, berrikuntza xede betiere.
  • Punto de Vistak arreta berezia ematen die proposamen ausartak, bilaketa helburu dutenak, aurkezten dituzten ikus-entzunezko sortzaileei.
  • Punto de Vistak errealizadoreek filmen subjektuei zein ikusleei erakusten dieten konpromiso etikoa baloratzen du.
  • Punto de Vistaren sekzio ofizialak errealitatearen ezagutza eta adierazpen independentea ahalbidetzen ditu.
  • Ez-fikziozko zinegintza goraipatu nahi du Punto de Vistak.


Aurreko edizioetan bezala, mundu osoko ekoizpenak bilduko dituen sekzio ofizial bat eratzea du jaialdiak helburu, non elkarren aurka lehiatuko baitute errealitatea antzemateko modu desberdinekin, ikuspuntu desberdinak baitituzte, berritzaileak, independenteak eta sozialki konprometituak beti.


EPAIMAHAIA ETA SARIAK

Laster, jaialdiaren antolakuntza-batzordea eratuko da, epaimahai nazioartekoa, izendatu eta haren kideak aukeratuko dituena, sektoreko aditu eta profesionalen artean. Punto de Vista 2020 Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren amaiera-ekitaldian emango du aditzera epaitza.

Epaimahai sari ofizialak erabakiko ditu:

  • Film onenari Punto de Vista sari nagusia, 10.000 eurokoa. Epaimahaiak bere ustez jaialdiaren sekzio ofizialaren film onena izandakoa proposatuko du, modu arrazoituan, sarirako, iraupena eta nazionalitatea edozein izanik ere.
  • Zuzendaritza onenari Jean Vigo sari nagusia, 5.000 eurokoa. Sariak Jean Vigoren figura ohoratu nahi du, eta haren lana adierazten duten balio etiko eta formalak hobekien islatzen dituen atal ofizialeko filma proposatuko du, modu arrazoituan, sarirako.
  • Film labur onenari saria, 3.000 eurokoa. 35 minutuko edo gutxiagoko film onena proposatuko da, modu arrazoituan, sarirako.

Aipamen bereziak: Epaimahaiak bi aipamen berezi, gehienez, egin ditzake, sari ekonomikorik gabe biak.

Halaber, hurrengo sari bereziak ezarri dira:

  • Film onenari ikusleen sari berezia, 1.650 eurokoa.
  • Film onenari gazteen saria, 1.500 eurokoa.

itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural EspañolaPlan de Recuperación, Transformación y ResilienciaFinanciado por la Unión Europea. NexGenerationEU
Babesleak
Ayuntamiento de PamplonaCentro de Arte Contemporáneo de HuarteFundación Caja NavarraGoethe InstitutCanadá InternationalCasa ÁrabeCineteca MadridAsociación de Mujeres Cineastas y de Medios AudiovisualesInstitut FrançaisEmbajada de Portugal en MadridCamões - Instituto da Cooperação e da Língua Portugal
Partaidea
PantallaIberofestLa MestaThe Red Balloon
Kolaboratzailea
Filmoteca de Navarra
Museo Oteiza
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
Elías Querejeta Zine Eskola
Festival de Cine Africano FCAT
Festival Scope
Centre Cinématographique Marocain
Hotel Tres Reyes
Hotel Maisonave
Cineteca Bologna
The Film Foundation
World Cinema Project
Cinemateca Portuguesa
NAPAR
Radio 3
Golem
Filmoteca Española
Antartika
Jaialdiak Nafarroan
Punto de Vista
NIFF - Navarra International Film Festival
Navarra, tierra de cine
Ópera Prima
Skimetraje
CTL 59
#LabMeCrazy! Science Film Festival
Festival de Cine y Dentistas
Horror Online Art
FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)
FAN, Festival de Anime de Navarra
Lo que viene
Muestra de cine español
Filmmaking for social change
Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.