es | eu | en
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia
22.03.14-19
Pamplona
Iruña
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia

22.03.14-19
Pamplona
Iruña
hasiera  |  2022ko albisteak  |  Oskar Alegriaren ‘Zumiriki’ filmak inauguratuko du Punto de Vista jaialdiaren hurrengo edizioa
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2019.12.11
Oskar Alegriaren ‘Zumiriki’ filmak inauguratuko du Punto de Vista jaialdiaren hurrengo edizioa
Oskar Alegriaren ‘Zumiriki’ filmak inauguratuko du Punto de Vista jaialdiaren hurrengo edizioa

Jaialdiak atzerabegirako bat eta urteroko argitalpena eskainiko dizkie Ute Aurand, Renate Sami eta Helga Fanderl alemaniar zinemagileei eta Jeannette Muñoz txiletarrari.

Punto de Vista jaialdiaren 14. edizioak berriro bilduko ditu ez-fikzioko zinemagintzako profesionalak eta zaleak. Jaialdiak programazioaren lehen xehetasunak eman ditu gaur, eta erabiliko duen irudia erakutsi du.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jaialdiaren programazio proposamenak zazpi atal nagusitan antolatuko dira berriro, eta atal bakoitzaren edukiak jaialdia egin aurretik azalduko dira: Atal Ofiziala, Atzera begiradak, Dokbizia, Punto de Vista Labs, Foku Garaikideak, Ekitaldi Bereziak eta Hezkuntza Programa.

Bestetik, hurrengo edizioaren irudia erakutsi da, beste urtebetez Dani Sanchis diseinatzaileak sortu duena. Haren kontzeptuak ideia ozeanikoa du ardatz, programazioaren zati batean presente egongo dena. Irudia osatzen duten hiru karteletan, honako elementu hauek aurki ditzakegu: urdina, pultsio gisa; ozeano berreraiki eta aztoratua; eta edertasun natural zatikatua. Hiru elementuok irudiaren sostengu dira, eta esplizitua den horretatik harago joatera gonbidatzen gaituzte.

Programazioari dagokionez, nabarmentzekoa da Oskar Alegria –jaialdiaren zuzendari izandakoa 2013tik 2016ra– arduratuko dela aurtengo edizioa inauguratzeaz, ‘Zumiriki’ bere azken lanaren bidez, Veneziako Mostraren azken edizioan estreinatu zena eta Las Nuevas Olas - No_Ficción saileko film onenaren saria irabazi duena Sevillako Nazioarteko Zine Jaialdian. Film horretan, egurrez eginiko txabola batean bizitzen ikusiko dugu zinemagile nafarra, bere haurtzaroko Arga ibai ondoko basoaren erdian memoria formaz eraikitako etxola batean. Alegria bakar-bakarrik egon zen txabola horretan lau hilabetez, izadiarekin harreman estuan. ‘Zumiriki’ euskal hitz zahar bat da, ‘ibai erdiko irla’ esan nahi duena.

Punto de Vista 2020 argitalpena lau emakume zinemagileren erretratu bat izango da: Ute Aurand (Frankfurt, 1957), Renate Sami (Berlin, 1935) eta Helga Fanderl (Ingolstadt, 1947) alemaniarrak eta Jeannette Muñoz (Santiago, 1967) txiletarra. Gainera, jaialdiaren atzerabegirakoetako bat eskainiko zaie, haien film asko –Espainiar estatuan ikusi gabeak gehienak– bilduko dituen ziklo baten bidez. Lau zinemagileok aitortza ugari jaso dituzte nazioarteko jaialdi ospetsuetan: hala nola Berlinale, International Short Film Festival Oberhausen, New York Film Festival edo Rotterdamgo IFFR. Lau emakume hauen lana koka daiteke 80ko hamarkadako abangoardismoaren eta zine esperimentalaren barnean. Liburuaren edizio lanak egingo dituzte Garbiñe Ortegak, Punto de Vistaren zuzendari artistikoak, eta María Palacios Cruzek, jaialdiaren programatzaileak. Gainera, hainbat zinemagilek, idazlek eta akademikok parte hartuko dute: George Clark, Soon Mi-Yoo, Sarah Neely, Francisco Algarín, Elena Duque edo Carine Doumit.

Erika Balsom zinemagilearen ‘An Oceanic Feeling’ izango da aurtengo beste atzerabegirakoetako bat. Balsomek –kanadako akademiako kidea eta Film Ikasketak eta Giza Zientzien irakaslea Londresko King´s Collegen– ‘An Oceanic Feeling: Cinema and the Sea’ izeneko saiakera argitaratu zuen 2008an, itsas paisaia zinearen bidez aztertzen duen lana. Hala, atzerabegirakoak lotu egingo ditu zinearen historiako zuzendari handiak eta zine garaikidea, itsasoaren metaforaren bidez. Sei programak erakutsiko dituzte itsasoa zine dokumentalean irudikatzeko moduak, helburua izanik gogoeta egitea zer esan nahi duen gaurko munduan bizitzeak larrialdi ekologiko, humanitario eta politikoko une batean.

Aurten, gainera, X Films proiektuaren 10. urteurrenaren ospakizun berezia egingo da. 2009an sortu zenetik, urtero jaialdiak hiru sortzaile gonbidatu ditu saio dokumental proiektu bat aurkeztera, hurrengo urtean Nafarroan filmatzeko. Epaimahai batek proiektu irabazlea aukeratzen du, jaialdiaren hurrengo edizioan aurkezten dena. 2020ko matxoan, Maddi Barber nafarraren ‘Rojo’ aurkeztuko da, X Films egitasmoaren 10. film irabazlea. Urteurrena ospatu eta ekimen honetan partaide izan diren zinemagileen aitortza egiteko, Punto de Vistak ziklo berezi bat antolatuko du, X Films proiektuaren film irabazle guztiak proiektatuz Civivox Condestable aretoan.

Jaialdiaren kolaboratzaileei dagokienez, 14. edizioan, harremana sendotuko da betiko babesleetako batzuekin (Iruñeko Udala, Nafarroako Kutxa Fundazioa, Iruñeko Planetarioa, Nafarroako Filmoteka edo Uharteko Arte Garaikideko Zentroa) eta akordioak egingo dira bidaide berriekin (Cervantes Institutua edo Goethe Institut).

2020ko martxoaren 2tik 7ra, ez-fikzio zinematografikoa itzuliko da Punto De Vista jaialdiaren eskutik.


BOLUNTARIOAK ETA EPAIMAHAI GAZTEA

Dagoeneko zabalik dago jaialdiko boluntario eta Epaimahai Gazteko kide izateko izena emateko epea. Batean edo bestean izena eman nahi dutenek otsailaren 11 arteko epea izango dute: www.puntodevistafestival.com.

Punto de Vista boluntarioen bila dabil, jaialdiaren antolakuntzan parte hartzeko, hainbat zereginetan: aretoko laguntza, produkzio koordinatzailea, komunikazio sailaren laguntzailea, jaialdiaren bideo taldearen eta argazkilariaren laguntzailea, zinemagileen harrera eta akonpainamendua, ekitaldien antolakuntza, bidaien koordinatzailea edo akreditazioa eta txartel-leihatila

Bestetik, beste urtebetez, Epaimahai Gazteko kide izateko aukera eskaintzen die jaialdiak 18-25 urteko gazteei. Gazteen Saria Film Onenari emateaz arduratuko dira.


HEDABIDEENTZAKO MATERIALAK

Hedabideentzako material grafikoak (kartelak, argazkiak, logoak, stills, etab.) webgune honetan eskura daitezke: http://bit.ly/MaterialesPrensaPuntodeVista2020.

itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural EspañolaPlan de Recuperación, Transformación y ResilienciaFinanciado por la Unión Europea. NexGenerationEU
Babesleak
Ayuntamiento de PamplonaCentro de Arte Contemporáneo de HuarteFundación Caja Navarra
Partaidea
PantallaIberofestLa Mesta
Kolaboratzailea
Filmoteca de Navarra
Museo Oteiza
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
Elías Querejeta Zine Eskola
Festival de Cine Africano FCAT
Festival Scope
Hotel Tres Reyes
Hotel Maisonave
Jaialdiak Nafarroan
Punto de Vista
NIFF - Navarra International Film Festival
Navarra, tierra de cine
Ópera Prima
Skimetraje
CTL 59
#LabMeCrazy! Science Film Festival
Festival de Cine y Dentistas
Horror Online Art
FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)
FAN, Festival de Anime de Navarra
Lo que viene
Muestra de cine español
Filmmaking for social change
Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.