Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |  2021ko albisteak  |  Online eskura daiteke Rick Prelinger zinemagilearen Lost Landscapes: Pamplona filma, 2019ko Punto de Vista ekimenean kolektiboki egina
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2020.02.06
Online eskura daiteke Rick Prelinger zinemagilearen Lost Landscapes: Pamplona filma, 2019ko Punto de Vista ekimenean kolektiboki egina
Online eskura daiteke Rick Prelinger zinemagilearen Lost Landscapes: Pamplona filma, 2019ko Punto de Vista ekimenean kolektiboki egina

Lana artxibozain eta zinemagile ospetsuak eskainitako tailerrean egin zen eta 2019ko jaialdiaren amaiera ekitaldian erakutsi zen.

2019ko Punto de Vista Labs programazioaren barruan “Participatory Cinema: Assembly over Algorithm” (“Zinema parte hartzailea: algoritmoen gaineko muntaketa”) tailerra nabarmendu zen, Rick Prelingerrek eskainia Uharteko Arte Garaikideko Zentroan. Tailerrean, parte hartzaileen eta Prelingerren artean kolektiboki egin zen Lost Landscapes: Pamplona filma, Lost Landscapes sailaren barruan. Sail hori hainbat filmekin osatzen da; Prelingerrek 2006az geroztik esklusiboki artxiboko materialarekin egin ditu eta hiri bat irudikatzen dute. Hori horrela, New York, Los Angeles, San Francisco, Detroit eta Oakland hiriek osatutako zerrendari batu zitzaion Iruña. Lost Landscapes: Pamplona konbinazio bat da, une intimoek, auzoen oroitzapenek eta zinemagile amateurrek filmatutako beste film ikuspegi bitxi batzuek osatua.

Filma jaialdiaren azken egunean erakutsi zen Baluarten, eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroarekin eta Nafarroako Filmotekarekin lankidetzan egin zen. Punto de Vistaren Vimeo kanalean ikus daiteke osorik: https://vimeo.com/puntodevistafestival.

Rick Prelinger artxibozaina, zinemagilea eta Kaliforniako Unibertsitateko irakaslea da, eta Prelinger artxiboen sortzailea (jabetza publikoko ikus-entzunezko lanen bilduma). 1985az geroztik figura gakoa izan da artxibo zinematografikoaren arloan eta haren bilduma mundu osoan eskura daiteke Getty Images erakundearen eskutik. Internet Archive liburutegiaren zuzendaritza batzordeko kidea da, eta, Megan Prelingerrekin batera, Prelinger Library liburutegiaren sortzailea. Azken hori, liburutegi pribatua da, ikus-entzunezko jabetzearen aldekoa, eta San Franciscoko erdigunean dago.

Tailerrean, honako hauek parte hartu zuten: Irene Aguirre, María Aizpuru Ayerbe, Luis Azanza, Irma Baldwin Mateo, Carolina Cappa, Mirari Echavarri, Nerea Ganzarain, Saleta Gómez Ruano, Patricia Goroskieta, Ione Atenea Lameiro Garayoa, Marina Lameiro, María Laura Mastantuono, Anna Mitjà Comas, Johanna Moya, Iker Oiz, Maite Redondo, Carlos Saldaña Puerto, Jessica Silva, Javier Urtasun, Carla Vidal.

itzuli

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
JAIALDIAK NAFARROAN
Punto de VistaNIFF - Navarra International Film FestivalNavarra, tierra de cineConecta FicciónÓpera PrimaSkimetrajeCTL 59#LabMeCrazy! Science Film FestivalFestival de Cine y DentistasHorror Online ArtFICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)FAN, Festival de Anime de NavarraLo que vieneMuestra de cine españolFilmmaking for social changeMuestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información