Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |  2021ko albisteak  |  Punto de Vistak programazioaren lehen aurrerapena egin eta itzal handiko Amos Vogel kuradoreari eskainitako atzerabegirakoa nabarmendu du
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2020.12.17
Punto de Vistak programazioaren lehen aurrerapena egin eta itzal handiko Amos Vogel kuradoreari eskainitako atzerabegirakoa nabarmendu du
Punto de Vistak programazioaren lehen aurrerapena egin eta itzal handiko Amos Vogel kuradoreari eskainitako atzerabegirakoa nabarmendu du

Jaialdiaren inaugurazio ekitaldian, Marina Lameiro zinemagile nafarrak Berri Txarrak taldearen agur biran errodatutako ‘Dardara’ pelikularen mundu mailako estreinaldia egingo da.

2021eko martxoaren 15etik 20ra, Punto de Vista jaialdiaren 15. edizioa egingo da, ez-fikziozko zinemako profesionalen eta zaleen topalekua. Jaialdiaren arduradunek programazioaren lehen xehetasunak eman dituzte gaur, eta edizio berriaren irudia aurkeztu dute jendaurrean.

Jaialdiak apustu egin du azken edizioetako ohiko programazioaren egitura mantentzearen alde. Hala, zazpi atal nagusi izango ditu (Sail Ofiziala, Atzerabegirakoak, Dokbizia, Punto de Vista Labs, Foku Garaikideak, Saio Bereziak, X Films proiektua eta Hezkuntza Programa), jaialdia iritsi aurretik iragarriz joango direnak. Hautapen batzordea jadanik hasi da Saio Ofizialean inskribatu diren film guztiak ikusten, Punto de Vistaren apustu handienetako bat izango direnak, hain zuzen. 2020. urtea zaila izan bada ere ikus-entzunezkoentzat, mundu osoko herrialde ugaritako 900 film inguruk eman dute izena. Oraingoz, deigarria da emakumeek eginiko pelikulen ugaritasuna, espainiar, latindar eta anglosaxoi jatorriko emakumeenak bereziki. Film luzeak eta laburrak, dagokion hautapena egin ondoren Punto de Vista 2021 jaialdiaren Sail Ofiziala osatuko dutenak.

Bestetik, gaur ere ezagutarazi da zein izango den datorren edizioaren irudia, beste urtebetez Dani Sanchis diseinatzaileak egin duena. Espazioen multiplizitatearen ideia helarazi nahi izan du, begirada subjektiboarena, forma berriak marraztearena, paisaiarekin eta naturarekin harremanetan, beste pertsona eta leku batzuekin elkar topatzeko horrenbeste oztopo jarri dituen urte batean. Horretarako, Nancy Holt zinemagile eta artistaren figurari heldu dio, artearen, gizakien eta espazioen arteko harremanak ehuntzen egin duen lan oparoari, lotura horiek guztiak birpentsatzeko era poetiko, subjektibo eta positibo batean. 15. edizio honetako irudiaren diseinuak osatzen dira Joseba Sarrionandiaren poema baten egokitzapenarekin, inspirazio gisa balio duena eta gogora ekartzen dituena aurten bizi izan ditugun debekuak, ezintasunak, bertan behera uzteak eta espazioen eta besteekin egoteko moduen birmoldaketak, existentzia bat emanez izan ez ziren baina badiren gauzei, jazo ez ziren gauza horiei eta existitu ez zen horri, horiek denak existitzen direla esanez. Jaialdiak horrela planteatu du, geure buruak hainbeste modutan birpentsatzera bultzatu gaituen urte honetara hurbiltzeko modurik eraikitzaile eta poetikoenean.

201215_AF_CARTEL-1_VERT_baja.jpg
201215_AF_CARTEL-2_VERT_baja.jpg
201215_AF_CARTEL-3_VERT_baja.jpg
201215_AF_CARTEL-4_VERT_baja.jpg
201215_AF_CARTEL-5_VERT_baja.jpg

Programazioa aurreratzeari dagokionez, nabarmendu nahi dugu Marina Lameiro zinemagilearen “Dardara” filmak inauguratuko duela jaialdia. Hala, Berri Txarrak rock talde nafarraren azken birari buruzko film honen mundu mailako estreinaldia Punto de Vistan izango da. Marina Lameiro zinemagile nafarrak “Ikusi Arte Tour” izeneko agurrerako mundu biran parte hartu zuen, 2019an. Bira horretan, taldeak amaiera eman zion 25 urteko ibilaldiari, unerik gozoenean zegoenean. Hala, Lameirok erretratu koral bat eraiki du, eta munduko hainbat lekutatik jasotako askotariko istorioak dira abiapuntu, baina bada istorio guztietan partekatzen den zerbait: Berri Txarraken musika. Filmean, taldearen abestiek utzitako hondarra ikusi ahal izango dugu, estilo batez –rocka–, hizkuntza batez –euskara– eta belaunaldi batez –taldekideena– haratago joan eta fenomeno unibertsal bat izatera iritsi den talde baten azken pausoen atzetik doan kontakizun batean. Martxoaren 15ean, astelehena, emango da lehenengoz iragarri zenetik sekulako ikusmina sortu duen film hau. “Dardara” filmak Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso du, Generazinema Laguntzen bidez.

2021eko Punto de Vistan planteatutako edukiei lotutako beste iragarpen handia Amos Vogeli eskainitako atzerabegirakoa izango da, eta Nafarroako Filmotekan emango da. Vogelek, Vienan jaiotako zinema programatzaileak, CINEMA 16 sortu zuen New Yorken, Marcia Vogel emaztearekin batera. Irabazi asmorik gabeko elkarte horrek zinema komertzialetan ikusi ezin ziren 16mm-ko filmak proiektatzen zituen. 50eko hamarkadan, elkarte garrantzitsuenetako bat izan zen New Yorkeko kultura giroan, eta haren bazkideen artean izen ospetsu ugari zeuden, hala nola Maya Deren, Jonas Mekas, John Lennon eta Leonard Berstein. Ekimenak milaka pertsona mugiarazi zituen zinema aretoetara, eta balio itzela izan zuen zinemagile handien obra bultzatzeko. Aurten, 2021ean, ehun urte betetzen dira Amos Vogel jaio zenetik, eta Punto de Vistak kuradore gisa egin zuen lana omendu nahi du, atzerabegirako honetan, eta horretarako, Regina Schlagnitweit eta Alexander Horwath, Vienako Film Museumen eta Viennaleren zuzendari ohia, komisarioek antolatutako 6 programako ziklo bat eskainiko du.

Punto de Vistako antolatzaileak hainbat aukera aurreikusten hasi dira jada, martxoan eman daitekeen osasun egoerari erantzuteko. Jaialdiaren nahia da saio presentzialak ohiko egoitzetan eman ahal izatea, betiere segurtasun neurriak beteta. Horrez gain, aurtengo edukien parte bat eskuragarri egongo dira plataforma digital batean, ikus-entzuleei beste erakusleiho bat eskaintzeari begira. Aurrerago zehaztuko dugu zein programazio emango den osorik modu presentzialean eta zein online.

Jaialdiko kolaboratzaileei dagokienez, Punto de Vistak 15. edizio honetan harremanetan jarraituko du ohiko zenbait bazkiderekin, eta akordio berriak lortzen saiatuko da. Hala, jaialdiak lankidetza mantenduko du hainbat erakunderekin, hala nola Red Civivox, Huarteko Arte Garaikideko Zentroa (HAGZ), Iruñeko Planetarioa, Nafarroako Filmoteka eta Goethe-Institut-a, eta bazkide berriak ere izango ditu, hala nola La Fabrica. Bestalde, lanean jarraituko du balizko kolaboratzaileekin sinergiak sortzeko.

2021eko martxoaren 15etik 20ra, ez-fikzio zinematografikoak topaleku bat izango du berriro Punto de Vistan.

GAZTEEN EPAIMAHAIA

Punto de Vistak izena emateko epea ireki du, Gazteen Epaimahaiko kide izan nahi dutenentzat. Epaimahai horrek film onenarentzako Gazteen Saria ematen du urtero. Parte hartzeko interesa duten 18-25 urte bitarteko pertsona guztiek izena eman dezakete www.puntodevistafestival.com webgunean. Boluntario gisa aritzeko izena emateko epea jaialdiaren datak gerturatu ahala irekiko da, osasun egoeraren eraginez dauden aukeren arabera.

itzuli

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información