Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |  2021ko albisteak  |  Nancy Holt diziplina anitzeko artista, atzerabegirako baten protagonista Punto de Vista 2021en
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2021.02.04
Nancy Holt diziplina anitzeko artista, atzerabegirako baten protagonista Punto de Vista 2021en
Nancy Holt diziplina anitzeko artista, atzerabegirako baten protagonista Punto de Vista 2021en
Nancy Holt, Sun Tunnels (1978) © Holt/Smithson Foundation

Nancy Holt eskultore, zinemagile eta argazkilariak planetarekin dugun harremana esploratzeko modu berritzaile bat garatu zuen bere lanaren bidez. Amos Vogel kuradorea eta Holt bera izango dira jaialdiaren aurtengo edizioko atzerabegirakoen protagonistak.

Nancy Holt estatubatuar artista izango da Punto de Vista 2021 (2021eko martxoaren 15etik 20ra) jaialdiko atzerabegirakoetako baten protagonista. Atal horren helburua da zinemaren historia birpentsatzea, orainarekin lotuz, eta, aldi berean, Espainian ia lanik erakutsi ez duten zinemagileak eta artistak ezagutaraztea.

Nancy Holt (Worcester, Massachusetts, 1938) New Yorkera joan zen bizitzera 1960an, Tufts Unibertsitatean Biologian graduatu ondoren. Bertan, argazkigintzarekin, bideoarekin, instalazioekin eta soinu artearekin esperimentatzen hasi zen. 1970eko hamarkadan, zenbait film aitzindari egin zituen, Robert Smithson senarrarekin egindako hainbat kolaborazio barne. Bere lehen bideo lanetan pertzepzioa eta memoria ikertu zituen, ikuspuntuarekin eta prozesuarekin esperimentatuz; gainera, bitarteko horren muga teknikoak aztertu zituen.

Jaialdian proiektatuko diren filmetako batzuk dira Pine Barrens (1975), East Coast, West Coast (1969), Swamp (1971), Mono Lake (1968/2004), Revolve (1977) eta Sun Tunnels (1978). Azken horretan dokumentatzen da, hain zuzen, Nancy Holten eskultura lan nagusiaren sorrera, zeina Utah ipar-mendebaldeko basamortuan leku zehatz batean jartzeko diseinatu zen. Eskulturaren egitura hormigoizko lau hodik edo «tunelek» osatzen dute, eta udako eta neguko solstizioetan eguzkiaren irteerarekin eta sarrerarekin lerrokatuta daude. Nancy Holten esanetan, “Paisaiaren ikuspegi panoramikoa handiegia da erreferentzia puntu bisualik gabe barneratzeko (...) tuneletan barrena, paisaiaren zati batzuk markoan eta fokuan sartuta geratzen dira (...) lanak paisaia biltzen du bere baitan”.

Nancy Holten lanaren helburua da artearen, gizakion eta bizi garen espazioen arteko harremanak ikertzea, eta, horrela, horien arteko loturen inguruan hausnartzea, modu poetikoan eta subjektiboan. “Sentitzen dut zerura –ilargira eta izarretara– begiratzeko beharra oso oinarrizkoa dela, eta gu guztion barruan dagoela. Beraz, nire lana nire barne errealitatearen adierazpen bat dela diodanean, esan nahi dut artearen bidez jendeari itzultzen ari natzaiola jada haiengan daukatena”.

Punto de Vistak antolatu duen atzerabegirako honetan, zeinean Garbiñe Ortega jaialdiaren zuzendari artistikoak egin dituen komisario lanak, lau programako saio bat proiektatuko da, Nancy Holten filmak eta Joan Jonas, Robert Smithson edo Gordon Matta-Clark artisten zenbait lan ere bilduta. Ziklo honetan, espazioarekiko eta pertzepzioarekiko harremana jorratuko da.

Punto de Vista 2021eko atzerabegirakoen atalaren beste protagonista Amos Vogel izango da. Aurten bere jaiotzaren 100. urteurrena da, eta Punto de Vistak omenaldia egin nahi dio bere kuradore lanagatik, atzerabegirako honekin. Hain zuzen ere, sei programako ziklo bat antolatu da Nafarroako Filmategiarekin lankidetzan, eta Regina Schlagnitweitek eta Alexander Horwath Vienako Film Museumen eta Viennaleren zuzendari ohiak egin dituzte komisario lanak. Amos Vogelek, Marcia Vogel emaztearekin batera, 1947an New Yorken irabazi asmorik gabeko CINEMA 16 elkartea sortu zuen, zinema areto komertzialetan ikusi ezin ziren 16 mm-ko filmak ezagutzera emateko asmoz. Ekimen horrek milaka pertsona eraman zituen zinema aretoetara eta balio kalkulaezina izan zuen zinemagile handien lana sustatzeko.

Nancy Holt eta Amos Vogel izango dira Punto de Vistak aurtengo edizioan omenduko dituen bi artista handiak.

 

itzuli

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información