Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |  2021ko albisteak  |  Robert Fenz, Pedro G. Romero, Forensic Architecture eta Lawrence Abu Hamdan, 2021eko Punto de Vistaren foku garaikideak
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2021.02.11
Robert Fenz, Pedro G. Romero, Forensic Architecture eta Lawrence Abu Hamdan, 2021eko Punto de Vistaren foku garaikideak
Robert Fenz, Pedro G. Romero, Forensic Architecture eta Lawrence Abu Hamdan, 2021eko Punto de Vistaren foku garaikideak

Robert Fenzen 16 mm-ko lanak, Nueve Sevillas Pedro G. Romeroren azken filmaren proiekzioa, Forensic Architectureko Nicholas Zembashi ikertzailearen Point of View saioa, eta Lawrence Abu Hamdan artistaren topaketa nabarmentzen dira.

Robert Fenz zinemagile estatubatuarra, Pedro G. Romero artista eta arte kuradorea, Forensic Architecture ikerketa agentzia, eta Lawrence Abu Hamdan artista Foku Garaikideak sekzioaren protagonista izango dira, aurtengo Punto de Vista jaialdian. Foku garaikideek mugimenduan dagoen irudia lantzen duten artisten programa monografikoak aurkezten dituzte, nekez erakusten direnak fikziozkoa ez den zinema jaialdien testuinguruan. Punto de Vistaren sekzio honetan hainbat zinemagile eta artista izan ditugu, hala nola Guy Sherwin, Marie Losier, César Vayssié, Tacita Dean, Francys Alÿs eta Iván Argote, eta aurten haien lekukotza hartuko dute Fenzek, G. Romerok, Forensic Architecturek eta Abu Hamdanek.

Robert Fenz

Robert Fenz (Ann Arbor, 1969-2020) zinemagile bakan horietako bat izan zen, bere obren bidez lekuen eta kontatu gabeko historien arteko konexioa berrinterpretatzen jakin zuena. Zinemari buruzko haren nozioak arte honetako ikuspegi nagusiak desafiatu zituen. Haren filmografian, 50eko eta 60ko hamarkadetako kale argazkilaritza inspirazio iturri izan zuela hautematen da. Fenzentzat, zinemak ez zuen soinuaren beharrik, munduan izandako iraultzetan erabat liluratzen zuten idatzi gabeko kapitulu horiei ahotsa emateko. Fenzen film gehienak isilak diren arren, haren jazzarekiko pasioak oinarrizko filmen soinu bandak inspiratu zituen, hala nola Vertical Air eta Meditations on Revolution Part V: Lonely City. Azken hori da haren maisulana; bost zatiz osatutako film bat, non aldaketa transzendentalen zama jaso duten munduko hainbat lekutatik bidaiatzen duen, azken mendeko Ameriketan barrena. Hala, kronika liriko, goibel eta gogoetatsu bat sortzen du, mundua leku hobe batean eraldatzeko gizateriaren ahalmen mugatua ardatz hartuta. Robert Fenz zine argazkilari bertutetsua izan zen, eta proiektu askotan parte hartu zuen hainbat artistarekin lankidetzan jardunez, esate baterako, Chantal Ackerman, Peter Hutton, Sharon Lockhart eta Robert Gardner; artista ospetsu horien guztien obretan Robert Fenzen aitortu gabeko eragina ezkutatzen da.

Punto de Vistaren programazioaren barruan, honako lan hauek proiektatuko dira: Vertical Air (1996), Meditations on Revolution, Part I: Lonely Planet (1997), Meditations on Revolution, Part V: Foreign City (2003), Correspondence (2011) eta The Sole of the Foot (2011). Robert Fenzen programak, Haden Guestek komisariatuak, Harvard Film Archivesekin elkarlanean aurkeztuko dira.


Pedro G. Romero

Pedro G. Romero (Aracena, 1964) artista polifazetikoa, kritikaria, artearen historiagilea, idazlea, dantza eta antzerkiko zuzenari artistikoa eta zinema zuzendaria da. Flamenko zalea da, eta izaera hori aldarrikatzen du, beste batzuen gainetik. Haren lana, antzoki eta arte galerietan ez ezik, ikusgai egon da ere Fundaciò Antoni Tápies-en, CA2Mn, Bartzelonako Picasso museoan, MNCARSen, Veneziako Bienalean, Stuttgarteko Kunstvereim-en, Sao Pauloko Bienalean, Bergen Assembley-n eta Kasselgo Documenta-n. Era berean, pie.flamenca-ren sortzailea eta kidea da, Ikerketa Flamenko Moderno eta Garaikideen Plataforma Independentea.

Jaialdiaren esparruan Pedro G. Romeroren bi film luze emango dira: La Pel.lícula (2005) eta Nueve Sevillas (2020), haren azkeneko filma, Gonzalo García Pelayorekin batera zuzendu duena. Horrez gain, artistaren film laburren aukeraketa bat proiektatuko da, artistak berak eta Idoia Zabaleta artistak eta koreografoak elkarrekin aurkeztuko dituztenak; bien arteko elkarrizketa bat izango da, film horiek abiapuntutzat hartuta.


Forensic Architecture + Lawrence Abu Hamdan

Foku garaikideen programazioa ixteko, Forensic Architecture agentziaren eta Lawrence Abu Hamdan soinu ikertzailearen partaidetza izango dugu.

Forensic Architecture (FA) ikerketa agentzia bat da, egoitza Goldsmiths-en duena (Londresko Unibertsitatea), eta giza eskubideen urraketak ikertzen ditu estatuen, polizia indarren, militarren eta enpresen indarkeria ere barne hartuta. FAk gizarte zibileko askotariko erakundeen lankidetzaz egiten du lan, oinarrizko aktibistetatik hasita talde juridikoetara, nazioarteko GKEak eta hedabideen erakundeak ere tartean sartuta. Hala, ikerketak egiten ditu gatazkak, polizia bortizkeria, muga erregimenak eta ingurumen indarkeria jasan duten komunitate eta pertsonekin batera, baita haien izenean ere. Punto de Vistan, Nicholas Zembashik hartuko du parte, eta Points of View saioa eskainiko du.

Bestalde, Lawrence Abu Hamdan artistak eta soinu ikertzaileak, Forensic Architectureren kolaboratzailea ere denak, topaketa bat egingo du entzumenaren ondorio politikoak sakon aztertzeko, eta hainbat eratako audioak erabiliko ditu, giza eskubideetan eta zuzenbidean dituzten efektuak lantzeko. Abu Hamdan Una politica de escucha en 4 actos artista liburuaren [entzunezina] egilea da. 2018. urtean, Abraaj Group Art Prize (Dubai) eta Baloise Art Prize (Basilea) sariak jaso zituen. Rubber Coated Steel film laburrari esker Tiger saria eskuratu zuen, Rotterdameko Nazioarteko Zinema Jaialdian. Abu Hamdanen lanak nazioarteko museoetako hainbat bildumatan daude, hala nola MoMA, Guggenheim, Hammer L.A, Van Abbe Museum, Pompidou eta Tate Modern.

itzuli

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información