Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |  2021ko albisteak  |  Amaitu da aurtengo Punto de Vista, zine askotariko, hedatzaile eta eraldatzailea izan duena protagonista.
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2021.03.25
Amaitu da aurtengo Punto de Vista, zine askotariko, hedatzaile eta eraldatzailea izan duena protagonista.
Amaitu da aurtengo Punto de Vista, zine askotariko, hedatzaile eta eraldatzailea izan duena protagonista.

Jaialdiaren 16. edizioa 2022ko martxoaren 14tik 19ra eginen da.

Martxoaren 20an, larunbata, Punto de Vistaren amaiera ekitaldia egin zen. Horrela itxi zen zine emanaldiz eta kultura jarduerez beteriko aste bat, Iruñea fikziozkoa ez den zinemaren nazioarteko gune bihurtu zuena. Orain, jaialdiaren 16. edizioaren datak berretsi dira, 2022ko martxoaren 14tik 19ra eginen baita.

Aurtengo edizioan aztarna utzi du egungo osasun egoerak, eta jaialdia egokitu behar izan da, ezarritako neurri eta protokolo guztiak betetzeko. Horrela, Punto de Vistak online plataforma bat jarri du martxan bere programazioaren zati batekin, Iruñera etorri ezin izan duten guztientzat eskuragarri egon dadin mundu osoan. Jaialdia hasi zenetik, martxoaren 15ean, 500 erabiltzaile ingururi eman zaie alta plataforman, eta 2.000 bistaratze inguru izan dituzte bertan jarritako 80tik gora edukiek. Azpimarratzekoa da zenbat herrialde desberdin konektatu diren: Espainia buruan, eta jarraian Estatu Batuak, Erresuma Batua, Austria, Alemania eta Argentina. Guztira 35 herrialde baino gehiago sartu dira jaialdiaren online plataforman. Eta kopuru horiek hazten jarraituko dute, plataformak edukiak eskaintzen jarraituko baitu apirilaren 18ra arte.

Aurten, halaber, garrantzitsua izan da Estatu osoko hainbat hezkuntza erakundetako ikasleen parte-hartzea, bai modu presentzialean, bai online. Jaialdian modu aktiboan parte hartu dute, hain zuzen, eskola hauetako ikasleek: Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Universitat Pompeu Fabra, Bartzelonako Unibertsitatea, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, Karlos III.a Unibertsitatea, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala, Master LAV Arte Eskola, La Faktoria Choreographic Center, ESCAC, Elías Querejeta Zine Eskola, Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Eskola, eta CTL Formación Imagen y Sonido.

2021ean, Punto de Vistak zikloa itxi eta amaiera eman dio Garbiñe Ortega zuzendari artistikoaren proposamenari, zeinak, azken lau urteetan, zinemaren ikuspegi askotariko, hedatzaile eta eraldatzaile bat eskaini nahi izan duen, ikusle berriengana iristeko eta orain arte jaialdiarekin zerikusia izan dutenak finkatzeko.


Egoitzak
Aurten, Punto de Vistak zortzi egoitza izan ditu. Baluarte izan da egoitza nagusia, eta Nafarroako Filmategiaren, Iruñeko Planetarioaren, Civivox Kondestablearen eta Gayarre Antzokiaren elkarlan historikoei Oteiza Museoa eta Nafarroako Unibertsitatea Museoa gehitu zaizkie.

Gainera, aurten espazio berri bat sortu da: Plaza. Jaialdiko astean, karpa bat egon da Baluarte plazan, Iruñeko Udalarekin elkarlanean, aire zabaleko espazio eszeniko bat sortzeko. Bertan egin dira prentsaurrekoak eta zinemagileen arteko elkarrizketak, eta beste jarduera batzuk ere antolatu dira, hala nola NAPARDOCS topaketak, hainbat urtez egin direnak jada, eta NAPAR-ek proposatzen dituenak Clavna-rekin elkarlanean. Azkenik, Plazan Los No San Fermines dokumentala proiektatu da, egunean bi aldiz, eta arrakasta handia izan du ikusle kopuruari dagokionez, edukiera beteta.


Kolaboratzaileak
Jaialdiko kolaboratzaileei dagokienez, Punto de Vistak bere ohiko hainbat bazkiderekin harremana mantendu du 15. edizioan eta akordio berriei ekin die. Hala, jaialdiak lankidetza are estuagoa izan du Civivox Sarea, Iruñeko Planetarioa, Nafarroako Filmategia, Gayarre Antzokia edo Goethe Institut Madril erakundeekin, eta harremana abiatu du La Fábrica, Nafarroako Unibertsitatea Museoa edo Oteiza Museoarekin. Bestalde, Amos Vogelen atzera begirakoa ibiltaria izanen da Espainiako Filmategia, Cineteca eta Kataluniako Filmategiarekin lortutako lankidetzari esker.

Gainera, Punto de Vistak lankidetza hitzarmenak ditu hainbat komunikabiderekin, hala nola Radio 3-ekin (hainbat irratsaio egin dira jaialdiari buruzko edukiekin) edo hiriko hotelekin, hala nola Hotel 3 Reyes edo Hotel Maisonnave, jaialdiak gonbidatutako profesionalek horietan hartu baitute ostatu.

Azpimarratu behar da pandemian, kulturaren beste sektore batzuek bezala, zinema jaialdiek ere loturak eta sareak sortzeko denbora izan dutela, eta horrela sortu direla jaialdi elkarte batzuk, hala nola Pantalla federazioa, eskualdeko koordinatzaileak biltzen dituena, edo La Mesta, hainbat probintziatako jaialdiak biltzen dituena; bada, Punto de Vistak bat egin du biekin.


Erakundeen arteko sinergiak

Pantalla federazioarekiko lankidetzaren harira, lan mahai instituzional bat antolatu da, eta erakunde hauek parte hartu dute bertan: Nafarroako Gobernuaren Kultura Departamentua, Pantalla Federazioa, La Mesta, Kultura Erakundeak, ICAA, Acción Cultural Española, Europa Sortzailea, Cervantes Institutua, Instituto Francés, Goethe Institut Madril eta Nafarroako Kutxa Fundazioa. Topaketa horretan, erakundeetako ordezkariek jaialdien gaur egungo eta etorkizuneko erronkei buruz eztabaidatu dute, bai eta horien iraunkortasunari eta kultura gune gisa duten garrantziari buruz ere, eta erakunde mahaiei jarraipena emateko etorkizuneko lan ildoak ezarri dira.

Bestalde, topaketa bat antolatu da Nafarroako hainbat jaialdirekin: NIFF, Navarra Tierra de Cine, Zinetika, #LabMeCrazy Science Film Festival, Filmaking For Social Change eta Lo que viene, besteak beste. Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako topaketa izan da, Punto de Vistaren esparruan egindakoa, eta lurraldearen barruan sinergiak sortzeko eta lantzeko sarea sortzea izan du helburu.

itzuli

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
JAIALDIAK NAFARROAN
Punto de VistaNIFF - Navarra International Film FestivalNavarra, tierra de cineConecta FicciónÓpera PrimaSkimetrajeCTL 59#LabMeCrazy! Science Film FestivalFestival de Cine y DentistasHorror Online ArtFICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)FAN, Festival de Anime de NavarraLo que vieneMuestra de cine españolFilmmaking for social changeMuestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información