Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |  2021ko albisteak  |  Manuel Asín, Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zuzendari artistiko berria 2022-2025 aldirako
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2021.06.15
Manuel Asín, Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zuzendari artistiko berria 2022-2025 aldirako
Manuel Asín, Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zuzendari artistiko berria 2022-2025 aldirako

Zinema-programatzailea laster sartuko da jaialdiko lantaldean, 2021eko edizioa itxi ondoren NICDOk egin zuen lizitazio publikoan hautagaitzarik baloratuena aurkeztu ondoren.

Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Filologia Hispanikoan lizentziaduna, Manuel Asín (Zaragoza, 1978) zinema-programatzailea, argitalpen-editorea, irakaslea eta idazlea da. 2016. urteaz geroztik, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluko zinema arloaren arduraduna da, eta Nafarroako Unibertsitatea Museoan ziklo-programatzaile gisa ere aritu da 2015. urtetik 2021. urtera bitartean. Intermedio banatzaile eta argitaletxearen zuzendaria izan da, eta zikloak ekoitzi ditu filmoteketarako, jaialdietarako eta erakunde artistiko eta zinematografikoetarako, hala nola Espainiako Filmoteka, Sofia Erregina Museoa, Xcèntric-CCCB, Moreira Salles Institutua edo Tabakalera, besteak beste. Horretaz gain, hainbat zinemaldiren epaimahaikide izan da, esaterako, Documenta Madrid, Filmadrid, Curtocircuito edo Novos Cinemas. Irakasle titularra da Elías Querejeta Zine Eskolan eta Master LAVen eta tutorea DocLisboa eta Márgenes jaialdien kritika eta ikerketa zinematografikoko RAW egoitzetan.

Manuel Asínek hurrengo edizioaren diseinuan lan egingo du jaialdiaren zuzendaritza exekutiboarekin batera, Teresa Morales de Álavaren ardurapean 2018az geroztik. Hautaketa-batzordea deituko du, eta horrek datozen hilabeteetan baloratuko ditu sail ofizialean parte hartzeko eskaeran aurkezten diren proiektuak. Bestalde, 16. edizioko edukiak planteatuko ditu, 2022ko martxoaren 14tik 19ra egingo dena. Punto de Vista jaialdia Nafarroako Gobernuak 2005ean sortu zuen, eta Kultura Zuzendaritza Nagusiaren nazioarteko proiekzio handieneko programa artistikoetako bat da.

Lizitazioko hautagaitzak ebaluatzeko batzordearen iritziz, Manuel Asínen proposamena gailentzen da «hautagaiaren profila oso egokia delako, eta orain arte prestakuntza eta esperientzia zabala dituelako, erakundeekin egindako lankidetza ugariez gain. Punto de Vistaren proiektuaren bere azterketa osoa, zehatza eta sendoa da, eta etorkizunerako proposamena argia da eta ikuspegi guztiz kuratoriala du. Horrez gain, gizarte-gaietan, inklusioan eta berdintasunean interes handia erakusten du. Horrek guztiak pentsarazten digu jaialdiaren ibilbideari egingo dion ekarpena oso aberasgarria izan daitekeela eta oso eragin positiboa izango duela Punto de Vistak jada bereganatua duen nortasun eta nazioarteko irismenaren bilakaeran eta finkapenean, datozen lau urteetan».

Manuel Asínen hitzetan, bere proiektuak «jaialdiaren jatorri historikoan dagoen abangoardiaren eta errealitatearen arteko aliantzan sakontzea» du helburu, «nazioartekoa ez ezik, internazionalista ere den proiektu» baten bidez, eta honakoa aldarrikatzen du: «ez fikziozko zinema, espazio- edo denbora-eskala luzeko prozesuen behatoki gisa, zeinaren pertzepzioa funtsezkoa baita datozen hamarkadetako erronka estetikoei, sozialei eta ekologikoei begira kohesio- eta lankidetza-sareak indartuko dituzten konpromiso-modu berriak sortzeko».

Nafarroako Gobernuak sustatutako eta NICDOk oso-osorik antolatutako Punto de Vista jaialdiak zuzendaritza-egitura dualaren alde egin du hasiera-hasieratik, eta zuzendari exekutiboa eta zuzendari artistikoa bereizi ditu. Zuzendari artistikoa lau urtean behin aldatzeko estrategia du jaialdiak.

Horrela, bada, Punto de Vista jaialdiaren 15 edizioetan lau zuzendari artistiko izan ditugu; hona hemen, ordena kronologikoan: Carlos Muguiro, Elias Querejeta Zine Eskolako zuzendaria gaur egun; Josetxo Cerdán, Espainiako Filmotekako zuzendaria; Oskar Alegria, zinemagile nafarra, iaz ‘Zumiriki’ filmaren munduko estreinaldia egin zuena, eta Garbiñe Ortega, 2021ean zinemaldiko bere etapa itxi zuena.

Zuzendaritza artistiko bakoitzak arrastoa utzi du Punto de Vistaren nortasunean eta, horrela, kalitate-erreferentzia eta ez fikziozko zinemaren esparruan nazioarteko mailan ezinbestekoa den urteroko hitzorduetako bat bihurtu dute. Orain, Manuel Asínen txanda da ardura horretan. 

itzuli

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
JAIALDIAK NAFARROAN
Punto de VistaNIFF - Navarra International Film FestivalNavarra, tierra de cineConecta FicciónÓpera PrimaSkimetrajeCTL 59#LabMeCrazy! Science Film FestivalFestival de Cine y DentistasHorror Online ArtFICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)FAN, Festival de Anime de NavarraLo que vieneMuestra de cine españolFilmmaking for social changeMuestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información