Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |  2021ko albisteak  |  Zabalik jada Punto de Vista 16. Jaialdiaren sekzio ofizialera filmak inskribatzeko epea
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2021.06.22
Zabalik jada Punto de Vista 16. Jaialdiaren sekzio ofizialera filmak inskribatzeko epea
Zabalik jada Punto de Vista 16. Jaialdiaren sekzio ofizialera filmak inskribatzeko epea

Irailaren 19ean amaituko da Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdira filmak aurkezteko epea.

Punto de Vistak Sail Ofizialera filmak aurkezteko deialdia ireki du hamaseigarren edizioan. 2021ko irailaren 19ean amaituko da filmak inskribatzeko epea. Inskribatzeko formularioa jaialdiaren webgunean dago eskura.

2019ko abuztuaren 1etik aurrera egindako film dokumentalek har dezakete parte jaialdiaren sekzio ofizialean, edozein nazionalitatetakoak izanik ere. Ez dira onartuko ez fikziozko filmak, ez instituzionalak edo publizitatekoak, ezta erreportajeak edo zeharo kazetaritza-izaera duten lanak ere. Ez dago mugaketarik gaiei, iraupenari eta jatorrizko hizkuntzari dagokienez.

Izen-emateak 5 euroko prezioa du, eta jaialdiaren webgunearen bidez egiten da (www.puntodevistafestival.com) dagoen formularioaren bidez egin daiteke. (http://www.puntodevistafestival.com/eu/inscripcion_pelicula.asp)

Aukeratutako filmek jaialdiaren hamaseigarren edizioan parte hartuko dute; Iruñean, 2022eko martxoaren 14tik 19ra bitartean.
HAUTAKETA-BATZORDEA

Punto de Vista 2022 jaialdiaren sekzio ofizialaren hautaketa-batzordea jaialdiaren zuzendaritza artistikoak eta zinema dokumentaleko adituek osatuko dute. Abenduan zehar emango ditu ezagutzera aukeratutako filmak. Batzordearen helburua lanak jaialdiari berezko zaizkien kalitate- eta sormen-ideia eta ildoen arabera aukeratzea izango da:

  • Dokumentala topagunea da.
  • Punto de Vista maila desberdinetan topaketak sortzeko espazioa da, gero eta hobeagoa izateko asmoz, berrikuntza xede betiere.
  • Punto de Vistak arreta berezia ematen die proposamen ausartak, bilaketa helburu dutenak, aurkezten dituzten ikus-entzunezko sortzaileei.
  • Punto de Vistak errealizadoreek filmen subjektuei zein ikusleei erakusten dieten konpromiso etikoa baloratzen du.
  • Punto de Vistaren sekzio ofizialak errealitatearen ezagutza eta adierazpen independentea ahalbidetzen ditu.
  • Ez-fikziozko zinegintza goraipatu nahi du Punto de Vistak.

Aurreko edizioetan bezala, mundu osoko ekoizpenak bilduko dituen sekzio ofizial bat eratzea du jaialdiak helburu, non elkarren aurka lehiatuko baitute errealitatea antzemateko modu desberdinekin, ikuspuntu desberdinak baitituzte, berritzaileak, independenteak eta sozialki konprometituak beti.

EPAIMAHAIA ETA SARIAK

Datozen hilabeteetan nazioarteko epaimahai bat izendatuko da, sektoreko aditu eta profesionalekin. Epaimahai honek Punto de Vista 2022ren itxiera ekitaldian jakinaraziko du bere erabakia.. Punto de Vista 2022 Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren amaiera-ekitaldian emango du aditzera epaitza.

Epaimahai sari ofizialak erabakiko ditu:

  • Film onenari Punto de Vista sari nagusia, 10.000 eurokoa. Epaimahaiak bere ustez jaialdiaren sekzio ofizialaren film onena izandakoa proposatuko du, modu arrazoituan, sarirako, iraupena eta nazionalitatea edozein izanik ere.
  • Zuzendaritza onenari Jean Vigo sari nagusia, 5.000 eurokoa. Sariak Jean Vigoren figura ohoratu nahi du, eta haren lana adierazten duten balio etiko eta formalak hobekien islatzen dituen atal ofizialeko filma proposatuko du, modu arrazoituan, sarirako.
  • Film labur onenari saria, 3.000 eurokoa. 35 minutuko edo gutxiagoko film onena proposatuko da, modu arrazoituan, sarirako.
  • Aipamen bereziak: Epaimahaiak bi aipamen berezi, gehienez, egin ditzake, sari ekonomikorik gabe biak.

itzuli

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
JAIALDIAK NAFARROAN
Punto de VistaNIFF - Navarra International Film FestivalNavarra, tierra de cineConecta FicciónÓpera PrimaSkimetrajeCTL 59#LabMeCrazy! Science Film FestivalFestival de Cine y DentistasHorror Online ArtFICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)FAN, Festival de Anime de NavarraLo que vieneMuestra de cine españolFilmmaking for social changeMuestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información