es | eu | en
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia
27.03-01.04.23
Pamplona
Iruña
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia

22.03.14-19
Pamplona
Iruña
hasiera  |  2022ko albisteak  |  Punto de Vista-k Programazio Batzorde berria aurkeztu du
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2021.07.20
Punto de Vista-k Programazio Batzorde berria aurkeztu du
Punto de Vista-k Programazio Batzorde berria aurkeztu du

Manuel Asín zuzendari artistikoak aukeratu du, bera izango du buru, eta sektoreko lau profesional ezagunek osatuko dute.

Manuel Asínekin batera, lau profesionalek, bi emakumek eta bi gizonek, osatuko dute Punto de Vista Jaialdiaren Programazio Batzorde berria, joan den ekainean zuzendaritza artistiko berria izendatu ondoren hasi den etapa berri honetan.

Lucía Salas, Miguel Zozaya, Lur Olaizola eta Pablo García arituko dira, Asínekin batera, 2022–2025 edizioetan Sail Ofiziala osatuko duten filmen ebaluazioa eta hautaketa egiten.

Manuel Asínen hitzetan, talde berriak «programaziotik, kritikatik, ikerketatik eta baita sorkuntzatik ere datozen hainbat talentu osagarri biltzen ditu, eta denek dute ideia zabal eta konprometitu bat jarduera zinematografikoa izan daitekeenari buruz; espero dugu horrek isla izatea, lehiatuko diren filmak aukeratzean ez ezik, baita jaialdiko programazio integralean ere.»

****


MANUEL ASÍN

Programatzailea, argitalpenen editorea eta zinema ikertzailea. 2016az geroztik Madrilgo Arte Ederren Zirkuluko Zinema Arloko arduraduna da. Aurretik, Intermedio zinema banatzailearen eta liburu eta DVD argitaletxearen zuzendaria izan zen (2010-2015). Programatzaile gisa, zikloak ekoitzi ditu hainbat erakunderentzat, hala nola, Espainiako Filmategia, Reina Sofia Museoa, Xcèntric-CCCB, Moreira Salles Institutua (Brasil) edo Tabakalerarentzat. Artikuluak eta elkarrizketak argitaratu ditu besteak beste Trafic, Lumière, Blogs&Docs eta Caimán Cuadernos de Cine aldizkarietan, non erredakzio kontseiluko kide den. Elías Querejeta Zine Eskolako (Donostia) eta Master LAVeko (Madril) irakaslea da.

LUCÍA SALAS

Espainian bizi den programatzaile, kritikari eta zinemagile argentinarraren lanak zinemaren iraganean eta orainean nabigatzen du. Irudi eta Soinu Diseinua ikasi zuen UBAn, Aesthetics and Politics CalArts-en eta gaur egun Komunikazio doktoregoa egiten ari da UPFn. La Vida Útil aldizkariaren koeditorea eta We Can’t Go Home Again podcastaren gidarietako da. IFFR Critic's Choice, Woche der Kritik, DocumentaMadrid, eta Mar del Platako Nazioarteko Zinemaldian lan egin du, besteak beste. LaSiberia kolektiboko kide gisa, Implantación (2016) eta Los Exploradores (2016) eta Implantación (2011) film laburrak egin ditu. Gaur egun, Elías Querejeta Zine Eskolako irakaslea da.


MIGUEL ZOZAYA

Teoria, Analisi eta Dokumentazio Zinematografikoan doktorea da (Euskal Herriko Unibertsitatea). José Germán Huici gidoilariari buruzko monografia bat egin du (Nafarroako Filmategia, 2021) eta zinemari buruzko hainbat artikulu argitaratu ditu dibulgazio aldizkarietan, aldizkari akademikoetan eta liburuetan. Nafarroako Unibertsitateak X Films ekoizpen etxearen inguruan egindako bi ikerketa proiektutan parte hartu du. Programatzaile gisa, Punto de Vista jaialdiko hautaketa-badortzeko kide izan de 2019tik 2021era, eta Ateneorako eta Nafarroako Filmategirako zikloak komisariatu ditu, besteak beste.

LUR OLAIZOLA

Zinema programatzailea eta zinemagilea da. 2015az geroztik, Tabakalerako ikus-entzunezko programaren koordinatzailea da.

Tabakalerako taldean sartu aurretik, New Yorken lan egin zuen kultura kudeatzaile gisa. 2013an eta 2014an Architecture & Design Film Festival (New York, Los Angeles) koordinatu zuen.

Zinemagile gisa bi film labur zuzendu ditu: Xulia (2019) eta Zerua blu (2020; Espainiako Film Labur Onenaren Saria, Zinebi 2020). Gaur egun, bere hirugarren proiektu zinematografikoan dihardu: Hirugarren koadernoa.

2020az geroztik Elías Querejeta Zine Eskolako irakaslea da.

PABLO GARCÍA

Zine zuzendaritzan diplomaduna, La Fémis eskolan. Hainbat film labur eta ertain zuzendu ditu, eta gidoilaria izan da beste zinemagile batzuentzat, jada filmatuta dauden eta etortzeke dauden filmetan. Lumière, Détour eta Foco aldizkarietan kolaboratu du, besteak beste, eta aldizka argitaratzen du El diablo quizá blogean. Zenbait liburu itzuli ditu (Amistad, el último toque Lubitsch; El Greco, cineasta), beste batzuetan parte hartu du (George Cukor: On/Off Hollywood; Paulino Viota: el orden del laberinto; Pintar el sol: Víctor Erice…) eta Ozu, multitudes (Athenaica, 2020) idatzi du. Madrilgo Arte Ederren Zirkuluko «Contactos» zikloaren programatzaileetako bat da.

itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural EspañolaPlan de Recuperación, Transformación y ResilienciaFinanciado por la Unión Europea. NexGenerationEU
Babesleak
Ayuntamiento de PamplonaCentro de Arte Contemporáneo de HuarteFundación Caja NavarraGoethe InstitutCanadá InternationalCasa ÁrabeCineteca MadridAsociación de Mujeres Cineastas y de Medios AudiovisualesInstitut FrançaisEmbajada de Portugal en MadridCamões - Instituto da Cooperação e da Língua Portugal
Partaidea
PantallaIberofestLa MestaThe Red Balloon
Kolaboratzailea
Filmoteca de Navarra
Museo Oteiza
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
Elías Querejeta Zine Eskola
Festival de Cine Africano FCAT
Festival Scope
Centre Cinématographique Marocain
Hotel Tres Reyes
Hotel Maisonave
Cineteca Bologna
The Film Foundation
World Cinema Project
Cinemateca Portuguesa
NAPAR
Radio 3
Golem
Filmoteca Española
Antartika
Jaialdiak Nafarroan
Punto de Vista
NIFF - Navarra International Film Festival
Navarra, tierra de cine
Ópera Prima
Skimetraje
CTL 59
#LabMeCrazy! Science Film Festival
Festival de Cine y Dentistas
Horror Online Art
FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)
FAN, Festival de Anime de Navarra
Lo que viene
Muestra de cine español
Filmmaking for social change
Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.