es | eu | en
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia
27.03-01.04.23
Pamplona
Iruña
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia

22.03.14-19
Pamplona
Iruña
hasiera  |  2022ko albisteak  |  Punto de Vista jaialdiak ekimen berri bat antolatuko du 15-19 urteko gazteei jaialdi batean zinema nola programatzen den irakasteko
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2021.12.15
Punto de Vista jaialdiak ekimen berri bat antolatuko du 15-19 urteko gazteei jaialdi batean zinema nola programatzen den irakasteko
Punto de Vista jaialdiak ekimen berri bat antolatuko du 15-19 urteko gazteei jaialdi batean zinema nola programatzen den irakasteko

Programatzaile Gazteak x Punto de Vista ekimenean izena emateko epea zabalik dago jada, jaialdiaren webgunearen bitartez

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Punto de Vista jaialdia Nafarroako Gobernuaren Kultura Departamentuak bultzatzen du, NICDO sozietate publikoaren bitartez, eta jaialdiaren hurrengo edizioan Programatzaile Gazteak x Punto de Vista proiektua antolatuko dute, Cinema en Curs-ekin batera eta Nafarroako Kutxa fundazioarekin elkarlanean. Proiektuaren barruan, 15-19 urteko 15 gazte hautatuko ditugu jaialdiko film bat programatu eta aurkeztu dezaten. Izen-ematea doan izanen da, eta urtarrilaren 19ra arte egonen da zabalik, jaialdiaren webgunean: www.puntodevistafestival.com/es/jovenes_programadores.asp.

Esperientzia hau jaialdiaren hezkuntza programaren barruan txertatzen da, eta horren bitartez, gazteak elkartu eta Punto de Vistak proposatutako hainbat film ikusiko dituzte; ikusi ondoren, film horiei buruz hitz eginen dute jaialdian zein proiektatuko den hautatzeko. Mercedes Álvarez zinemagile eta programatzailearekin, Arturo Redín gidoigile eta zinema irakaslearekin eta jaialdiaren lantaldeko hainbat kiderekin batera, Programatzaile Gazteek Punto de Vista jaialdiaren esparruan zinema programatzea zertan datzan ikasiko dute, sei saiotan, otsailetik martxora bitarte. Gainera, hautatzen duten filma jendaurrean aurkeztu beharko dute, eta proiekzioaren ondoren ikus-entzuleekin topaketa bat izanen dute, 2022ko martxoaren 14tik 19ra Iruñean izanen den jaialdiaren barruan.

Programatzaile Gazteen taldeak barru-barrutik eta lehen pertsonan bizi ahal izanen du jaialdia, agente aktibo izanik. Gainera, akreditazioa ere jasoko dute, programatutako jarduera guztietan parte hartu ahal izan dezaten.

Proposamen berri hori Moving Cinema proiektu europarraren esparruan landuko da; proiektuaren buru A Bao A Qu elkartea da, eta 2014. urteaz geroztik Cinema en Curs proiektua garatzen ari da. Beraz, urte luzetako esperientzia du askotariko jaialdiekin harremanetan, dela Espainian (Sevillako Zinema Jaialdia, D’A Film Festival, l’Alternativa…), dela Europako beste herrialde batzuetan (Serbiako BelDocs, Esloveniako Kino Otok, Lituaniako Vilnius Film Festival eta abar).


Egutegia

● Abenduaren 15etik urtarrilaren 24ra

Deialdi irekia 24-19 urteko gazteentzat. Izen-ematea: www.puntodevistafestival.com/es/jovenes_programadores.asp.

● Urtarrilaren 19tik 26ra

Taldean parte hartuko dutenak aukeratzea.

● Otsailaren 3tik martxoaren 10era

Programatzaile Gazteak taldearen 6 saioetan parte hartuko dute, otsailaren 3, 10, 17 eta 24an eta martxoaren 3 eta 10ean, 16:30etik 19:30era. Mercedes Álvarez, zinema zuzendari eta Pompeu Fabraren Sorkuntza Dokumentaleko Masterreko irakasleak, eta Arturo Redín, gidoilari eta zinema irakasleak, dinamizatuko dituzte bilerak.

● Jaialdian (martxoaren 14tik 19ra)

Programatzaile Gazteak x Punto de Vista proiektuko partaideek antolatutako saioa eginen da: filma aurkeztu, ikusi eta, gero, ikus-entzuleekin topaketa. Gainera, Programatzaile Gazteek akreditazioa izanen dute jaialdiko ekitaldi guzti-guztietan parte hartu ahal izan dezaten.

itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural EspañolaPlan de Recuperación, Transformación y ResilienciaFinanciado por la Unión Europea. NexGenerationEU
Babesleak
Ayuntamiento de PamplonaCentro de Arte Contemporáneo de HuarteFundación Caja NavarraGoethe InstitutCanadá InternationalCasa ÁrabeCineteca MadridAsociación de Mujeres Cineastas y de Medios AudiovisualesInstitut FrançaisEmbajada de Portugal en MadridCamões - Instituto da Cooperação e da Língua Portugal
Partaidea
PantallaIberofestLa MestaThe Red Balloon
Kolaboratzailea
Filmoteca de Navarra
Museo Oteiza
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
Elías Querejeta Zine Eskola
Festival de Cine Africano FCAT
Festival Scope
Centre Cinématographique Marocain
Hotel Tres Reyes
Hotel Maisonave
Cineteca Bologna
The Film Foundation
World Cinema Project
Cinemateca Portuguesa
NAPAR
Radio 3
Golem
Filmoteca Española
Antartika
Jaialdiak Nafarroan
Punto de Vista
NIFF - Navarra International Film Festival
Navarra, tierra de cine
Ópera Prima
Skimetraje
CTL 59
#LabMeCrazy! Science Film Festival
Festival de Cine y Dentistas
Horror Online Art
FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)
FAN, Festival de Anime de Navarra
Lo que viene
Muestra de cine español
Filmmaking for social change
Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.