es | eu | en
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia
27.03-01.04.23
Pamplona
Iruña
Nafarroako
Zinema
Dokumentaleko
Nazioarteko Jaialdia

22.03.14-19
Pamplona
Iruña
hasiera  |  2022ko albisteak  |  Punto de Vista jaialdiaren hurrengo edizioko bi atzerabegirakoak Marokoko zinemari eta ibaietako bizitzari buruzkoak izanen dira
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2021.12.22
Punto de Vista jaialdiaren hurrengo edizioko bi atzerabegirakoak Marokoko zinemari eta ibaietako bizitzari buruzkoak izanen dira
Punto de Vista jaialdiaren hurrengo edizioko bi atzerabegirakoak Marokoko zinemari eta ibaietako bizitzari buruzkoak izanen dira

Nork azalduko du historia? Zinema dokumentalaren hastapenak Marokon eta Topaketa ibaian izanen dira Punto de Vista jaialdiaren hamaseigarren edizioko bi atzerabegirakoak.

Aurten, argitalpen bat kaleratuko dugu Nork azalduko du historia? Zinema dokumentalaren hastapenak Marokon zikloaren osagarri: Ahmed Bouanani-k idatzitako La Septième Porte. Une histoire du cinéma au Maroc de 1907 à 1986 liburuaren gaztelaniako itzulpena.

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia 2022ko martxoaren 14tik 19ra bitarte izanen da Iruñean, eta hamaseigarren edizio horren baitan izanen diren bi atzerabegirakoen edukia iragarriko du orain. Bi ziklo miszelaneo izanen dira; bata Marokoko zinemaren historiari buruzkoa, eta bestea ibaietako bizitzari eta ibaien inguruan bizi eta lan egiten dutenei buruzkoa, betiere ibai horien alderdi naturala ez ezik, giza alderdia ere –hirigintzari, gizarteari, politikari, ekonomiari dagokienez– aintzat hartuta.

Nork azalduko du historia?: Marokoko zinema dokumentalaren hastapenei buruzko zikloa eta argitalpena

2020. urtean, Ahmed Bouanani (1938 – 2011) zinemagile, ikertzaile eta idazlearen La septième porte: Une histoire du cinéma au Maroc de 1907 à 1986 liburua argitaratu zen Marokon. Espainiako eta Frantziako kolonizazioaren ondoren, Marokoko zinemaren historiari buruz idatzitako lehen liburua da: funtsezko obra bat, 35 urtez argitaratu gabe egon dena eta programazio honen abiapuntuko ardatza. Argitalpen hori abiapuntu izanik, Punto de Vista jaialdian auzo herrialde horretako dokumentalaren historian sakonduko dugu proiekzio, solasaldi eta hitzaldien ziklo baten bitartez; eta, aldi berean, liburuaren aurkezpena ere eginen da saio horietan. Nork azalduko du historia? Zinema dokumentalaren hastapenak Marokon atzerabegirakoaren komisarioak bi izanen dira: liburuaren editore eta New Yorkeko Cooper Union-eko irakasle Omar Berrada, alde batetik, eta bestetik, Ali Essafi zinemagile, programatzaile eta Marokoko dokumentalen historiari buruzko ikertzailea. Horretaz gain, gonbidatuak ere izanen ditugu: Ahmed Bouanani-ren alaba, Touda Bouanani, artxiboaren erantzule den aldetik; eta Léa Morin, Cinémathèque de Tánger-eko zuzendari ohia eta Casablancako L´Atelier de l´Observatoire erakundeko zuzendaria, gaur egun. Horiek guztiek etorriko dira jaialdira eta Nork azalduko du historia? zikloaren barruko jardueretan parte hartuko dute.

Atzerabegirakoaren barruan honako film hauek ikusi ahal izanen ditugu, besteak beste: Ahmed Bouanani-ren Tarfaya ou la marche d’un poète (1966), 6 & 12 (1968) eta Mémoire 14 (1971), De chair et d’acier (1959); eta Mohamed Afifi-ren Retour à Agadir (1967); edo 60ko hamarkadaren bukaeran grabatutako hainbat film labur, garai hartan ikasle ziren eta gerora Marokoko zinemaren figura garrantzitsu bihurtu diren Mostafa Derkaoui, Hamid Bensaid, Idriss Karim-ek Łódź-eko (Polonia) zinema eskolako egonaldi batean egindakoak.

Atzerabegirakoaren osagarri, Bouanani-ren liburua lehen aldiz gaztelaniaz argitaratuko dugu. Punto de Vistak jaialdiaren barruan urtero kaleratzen dituen lanen bildumari gehituko zaio argitalpen hori.

Topaketa ibaian: jaialdiak komunitatearen bizimoduaren funtsezko elementu bati emanen dio arreta

Bigarren atzerabegirako hau jaialdiko programazio ildo berria izanen da, jarraitzeko asmoz, betiere, eta Nafarroako herritarrengana iristea du xede, dokumentalak, oro har, komunitatean egunerokoak eta gertu-gertukoak diren elementutzat hartzean oinarritutako hausnarketa eraginez. Izan ere, horren adierazgarri baita aurtengo programazioaren gai nagusia: ibaiak. Horrela, bada, herritarrek jaialdian gehiago parte hartzea sustatu nahi da, zuzenean interesatzen ahal zaien eta haiekin zerikusia izaten ahal duten gaiak landuta; horretarako, zikloan izanen ditugun gonbidatuak ez dira izanen zinemaren munduarekin zuzenean lotura duten pertsonak. Bai, ordea, gaiarekin zerikusia dutenak.

Topaketa ibaian filmaren komisarioa Miriam Martín programatzaile eta zinemagilea izanen da; Punto de Vista jaialdiaren 2020ko Sail Ofizialean parte hartu zuen La espada me la ha regalado film laburrarekin. Atzerabegirakoaren barruan, film dokumentalez gain, fikzioak eta zinema esperimentaleko piezaren bat ere proiektatuko dira, munduko ibaietan barrena ibilbide bat eginez. Emanaldi guztien ondoren solasaldi bat izanen da ikus-entzuleekin, programatzaileak bideratuta, eta kasuren batean hainbat eremutako gonbidatuak ere ekarriko ditugu topaketak egiteko; gonbidatu horiek ibaiak zaintzeko lanetan parte hartzen dute tokiko mailan, eta beren esperientziaren berri emanen digute ibaien gaineko pertzepzioa, sentsibilizazioa eta hausnarketa sustatze aldera.

Sei saio izanen dira zikloaren barruan: Fischfang in der Rhön (an der Sinn) (Ella Bergmann-Michel, 1932), The River (Pare Lorentz, 1938), La canta delle marane (Cecilia Mangini, 1961) edo An-Nil oual hayat (Youssef Chahine, 1964).

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin antolatzen du NICDO sozietate publikoak.

itzuli

">
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural EspañolaPlan de Recuperación, Transformación y ResilienciaFinanciado por la Unión Europea. NexGenerationEU
Babesleak
Ayuntamiento de PamplonaCentro de Arte Contemporáneo de HuarteFundación Caja NavarraGoethe InstitutCanadá InternationalCasa ÁrabeCineteca MadridAsociación de Mujeres Cineastas y de Medios AudiovisualesInstitut FrançaisEmbajada de Portugal en MadridCamões - Instituto da Cooperação e da Língua Portugal
Partaidea
PantallaIberofestLa MestaThe Red Balloon
Kolaboratzailea
Filmoteca de Navarra
Museo Oteiza
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
Elías Querejeta Zine Eskola
Festival de Cine Africano FCAT
Festival Scope
Centre Cinématographique Marocain
Hotel Tres Reyes
Hotel Maisonave
Cineteca Bologna
The Film Foundation
World Cinema Project
Cinemateca Portuguesa
NAPAR
Radio 3
Golem
Filmoteca Española
Antartika
Jaialdiak Nafarroan
Punto de Vista
NIFF - Navarra International Film Festival
Navarra, tierra de cine
Ópera Prima
Skimetraje
CTL 59
#LabMeCrazy! Science Film Festival
Festival de Cine y Dentistas
Horror Online Art
FICBE (Festival Internacional de Cortos de Berriozar)
FAN, Festival de Anime de Navarra
Lo que viene
Muestra de cine español
Filmmaking for social change
Muestra Internacional de Cine y Mujeres de Pamplona

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.